Batuz

Batuz Lea Artibaiko Herri Eskolen sarea da. 19 zentroz osatuta dago, haundi, ertain eta txiki: Eskualdeko haurreskolak, Manuela Zubizarreta ikastetxea, Urregarai eskola, Amorotoko eskola, Munitibarko ikastetxea, Ispasterko eskola, Berriatuko ikastetxea, Zaldupe ikastetxea, Lekeitikoko eskola, Lekeitio BHI, Ondarroa BHI eta Markina BHI.

 

  • 512 irakasle eta langile
  • 2557 ikasle
  • Eskualdeko ikasle guztien %70 batzen ditugunak.

 

Zergaitik sortu da BATUZ?

  • Lea-Artibaiko eskolen artean sarea sortzea izan da helburua, elkarlanean arituz batasuna lortzeko eta bere irudia indartzeko.
  • Milaka ume, senide, irakasle eta eragileen ametsak BATZEN dituelako sekulako hezkuntza komunitatea osatuz.
  • Bizipoza dute ikur, bikaintasuna helburu eta ikasleen jakinduria eta maitasuna bidelagun.
  • Kalitate goreneko hezkuntza herritar guztien eskura ipiniz, herritik datorrena herrrira itzultzen dute, heziketaren altxorra guztien artean partekatuz.

Eskualdea BATUZ,  Euskera BATUZ,  Natura BATUZ, Aniztasuna BATUZ,  Hizkuntzak BATUZ, Ideiak BATUZ, Ilusioak BATUZ, Ikasleak BATUZ,  Pertsonak BATUZ, Hezkuntza BATUZ, Herriak BATUZ… HOBEAK GARELAKO.