EITB-EHIGE lankidetza hitzarmena berritu dugu

#zaprangagoz Lekeitio 2018

 

Gaur, maiatzaren 18an,  EITBrekin lankidetza hitzarmena berritu dugu. Hartara, aurten ere Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren babesle izango da EiTB, eta Jaia bultzatuko du iragarkien bidez eta jaiaren berri emanez. Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak eta Ana Isabel Puente EHIGEko presidenteak berritu dute hitzarmena.

Hiru3 gunea ere izango da aurten Lekeition ekainaren 3an izango den Euskal Eskola Publikoaren jaian. Gorritxo pertsonaiarekin argazkiak ateratzeko eta Hiru3 klubeko kide egiteko aukera izango da. Pegatinak umei banatuko zaizkie, eta ‘3txulo’ saioko pertsonaien irudiekin txapa tailerra egin ahal izango dute.

Halaber, ‘3txulo’ saioko 2ttor (Iker Galartza) izango da Hiru3 gunean bertan, 13:00-14:00 bitartean, hurbiltzen direnekin egoteko, argazkiak atera, sinatu eta   postal pertsonalizatuak banatu, eta, gainera, saioko kantu pare bat dantzatuko du han bertan.

 

EITB EHIGE LANKIDETZA HITZARMENA 

This entry was posted in Aurkezpena, Euskara and tagged , , , , , , , . Bookmark the permalink.