Eskola kirolari buruzko mahai-ingurua

Motorrak berotzen jarraitzen dugu ekainaren 3an Lekeition ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaiari begira. Ostiral honetan, otsailak 16, eskola kirolari buruzko mahai ingurua egingo dugu lau kiderekin: Carlos Sergio (Bizkaiako Foru Aldundiko Euskara eta kirol aholkularia), Eli Ibarra (Athletic-eko jokalari ohia), Koiliki Lertxundi (kirolaria eta Eusport enpresako arduraduna), Maitane Toledo (Oarsoaldeako eskola kiroleko begiralea) eta Luis Mari Zulaika (EHUko irakaslea eta kirol psikologian masterra).

Hala, eskola kirolari ikuspegi desberdinetatik helduko diogu: unibertsitate, administrazio, enpresa, eskola kirolean aditu eta kirolariaren ikuspuntutik.

Asier Txakartegi Bizkaia Irratiko kazetariak izango da Azkue aretoan ospatuko den mahai-inguruaren moderatzailea.

This entry was posted in Kirola. Bookmark the permalink.