Leloa eta logoa

lema y logo euskal eskola publikoaren jaia

“Makina bat taupada” da Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaiaren leloa. Irudia sortzeko, Errenteriko ezaugarri propioak bilatzen hasi ginen eta Errenteriak herri bezala historian izan duen ezaugarri nabarmenena industria izan dela kontsideratu dugu. Izan ere XX. mende hasieran herriak zituen lantegi eta langile kopuruagatik “Manchester txikia” deitzen zitzaion. Estatutik familia asko etorri ziren lan bila eta herria eraldatu zen. Gaur egun mantentzen dituen ezaugarri asko horren ondorio dira.

Industria hori irudikatzeko engranajea aukeratu dugu, ohiko elementua eta erraz identifikatzen dena delako. Eskolako komunitatea osatzen dugunok izango ginateke engranajeak, elkarrekin lanean aritu behar dugunok. Batek huts egiten badu makina ez dabil.

Eta irudi horri lotuta sortu ze leloa: “Makina bat taupada”. Makina, alde batetik, asko garelako Euskal Eskola Publikoan ari garenak, eta bestetik, engranaje horiek elkartasuna, bizikidetza eta inklusibitatea irudikatu nahi dutelako, denon artean makina handi bat osatuaz.

Oarsoaldeko ikastetxeak

Lezo Herri eskola

Eskola Publikoa gara, jendartearen zerbitzura eta bere ingurunean errotua. Euskalduna, hizkuntza nagusia euskara izanik, pertsona eleanitzak heziz; guztion eta guztiontzako eskola, anitza, aukera berdinak eskainiz eta jatorri ezberdintasunak kontuan hartuz; aniztasun oro (jendartea, kultura, jatorria, erlijioa…) positiboki baloratu eta gure errealitatean murgiltzen saiatzen gara.

Dibertsitatearen integratzailea, desberdintasun sozialei eta muga pertsonalei (fisikoei, psikikoei…) erantzun eta konpentsatzen dihardugu.

Jendartean zein eskolan partaidetza bultzatzea dugu erronka, elkartasuna sustatzea eta ez indibidualismoa, talde-lana eta ez lehiakortasuna; hezkidetza, jendartean oraindik dauden rol desberdintasunen aurrean kritikoak eta eraldatzaileak; laikoa eta doakoa.

www.lezoherrieskola.eus/

Lezo Institutoa

Lezo institutuko eraikina 1981ean inauguratu zen, garai hartan Joanes Etxeberri ikastetxea zuen izena. Orduan, ikastetxeak OHOko ikasleak jasotzen zituen eta B eredua zegoen indarrean. 1983an D ereduko lehenengo taldea iritsi zen Haur Eskolatik OHOra.

1996an DBH ezarri zen eta orduz gero eraikina Lezo Institutua du izena. OHOko ikasleak Jaizkibel Azpi eraikuntza berrira pasa ziren. Geroago eraikuntza hau handitua izan zen eta orain Lezo Herri Eskolaren egoitza da. Egun, horretan Haur eta Lehen Hezkuntza daude.

Gauzak horrela, gaur egun Lezoko Eskola Publikoak bi ikastetxe ditu: Lezo Herri Eskola eta Lezo Institutua. Biak oso ongi koordinatuta daude eta 2 urteetatik 16 urte bitartera xanjuandar eta lezoarren hezkuntza bermatzen dute.

Ikasleak:

Institutuak 3 lerro ditu DBHko lau mailatan, orotara 250 ikasle inguru, gehienak Lezo eta Donibanekoak dira eta badira bakan batzuk Errenterikoak direnak.

Institutuko langileak:

Lezo Institutuak hogeita hamar – hogeita hamabost irakasle ditu hainbat departamentutan antolatuta, pedagogia terapeutikako bi irakasle eta psikologo bat, orientatzailea dena; horretaz gain, badu administrari bat, atezain bat, hiru garbitzaile eta jangela zerbitzurako sei langile.

Gurasoek elkarte bat dute, Hezikuntza izenekoa. Elkarte honetatik datozkigu Ordezkaritza Organo Gorenerako partaideak, harremanak, diru-laguntzak…

Institutuko instalazioak:

Eskolak dituen instalazioei dagokienez: gela arruntez aparte, jantokia, liburutegia, gimnasioa, informatika bi gela, musika gela, plastika gela, laborategia eta teknologia gela ditu.

Zerbitzuen atalean, garraioa eta jangela eskaintzen dira.

www.lezoinstitutua.hezkuntza.net/web/guest

Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea (Errenteria)

Koldo Mitxelena herri eskola hiru eraikinetan banatuta dago: Olibet, Markola eta Biteri.

70 irakasle inguru ditugu eta 31 ikasle talde.

Gure ikastetxeko hezkuntza gidatzen duten printzipioak honako hauek dira.

Barneraketa:

Eskola inklusibo baten bila gabiltza lanean, non ikasle guztiek duten lekua: ikasleen aniztasunari arreta jartzen dion eskola, agertzen dituzten gaitasun desberdinak baloratzen dituena, ikasketa prozesua ikaslearen erritmo errealera egokitzen dena eta, azken finean, ikasle guztiek ekarpen propioak egin ditzaketela sinesten duen eskola.

Euskara:

Euskara eta Euskal Kultura gure herriko ondarea izanik, kalitatezko euskal eskola sustatu nahian gabiltza, non Euskara, ikasketa hizkuntza izateaz gain eskola bizitzako hizkuntza ere bihurtzen den. Baita, Euskal Herriko kultura landu eta bereganatu gure herria maitatu eta errespetatzeko eta beste kulturak ulertzera eta errespetatzera iristeko.

Ikasleak:

Ikaslearen ongizate emozionala bermatu: ikasleei ardura eta partaidetza gehiago ematen dien eskola, ikasleak eskumena duela sentitu arazten duena, non arrakastarako aukera ematen dion, ikasleen aurrerapenaz kontzientzia hartzen duena, ebaluaketa formatzailea eta ez sailkatzailea baloratuz.

Elkarbizitza:

Ikastetxeko Elkarbizitza plan sendoa edukitzea, non partaidetza eta kolaborazioa ardatza izanik, komunitate osoak adostutako lan planak jorratzen diren urtero, ikastetxeko Urteko Planean zehazten dena. Bertan gatazken prebentzioa eta gizarte harremanen aldeko heziketa txertatzen dira.

Baloreak:

Baloreen heziketa eskolaren lehentasun esplizitua izatea: pertsonarteko harreman espazioak sortzen dituena; adiskidetasuna, komunikazioa eta kooperaziorako gaitasuna duen eskola.

koldomitxelenaikastetxea.com/herri-ikastetxea

Koldo Mitxelena BHI (Errenteria)

Gaur egun 73 irakasle (43 plazadun), 5 langile ez-irakasle

( 3 plazadun), 5 garbitzaile eta 506 ikasle gara. Bertan DBH eta Batxilergoa ikasten da. DBH osatzen duen ikasleria herrikoa da, hau da, Errenteriakoa eta Batxilergoa ikastera datorrena eskualde osokoa da; Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia.

Koldo Mitxelena Institutua Errenteriako Galtzaraborda Etorbideko 43. zenbakian kokaturik dagoen ikastetxe publiko bat da. Bertan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergoa irakasten dira bi irakastereduetan (B eta D).

Bi eraikinetan banatuta gaude:

– Pio Baroja eraikina: Jangela, bikoizketa gelak, teknologia tailerra, artisautza tailerra eta ikasketa gela

– Koldo Mitxelena eraikina: DBH 1, DBH 2, DBH 3 eta DBH 4 eta Batxilergorako

Koldo Mitxelena eraikina inguratzen duen berdegune zabalak 85 zuhaitz-espezie desberdin biltzen ditu. Kanpoaldean, bestalde, futbol eta saskibaloi zelaiak daude hainbat kirol-jardueratarako erabiltzen direnak.

Ohiko ikasgelez gain zenbait jakintzagai bereziki lantzeko gelak ere badaude: Fisika, Kimika eta Natur Zientziak lantzeko laborategiak; Teknologia, Marrazketa, Artisautza, Plastika, Musika eta Ikus-entzunezko gaiak lantzeko gelak; Gimnasioa, Liburutegia, gela digitalak (e-gelak ) , Eskola 2.0ko ordenagailuak DBH 1 eta 2an, eta ehun ordenagailutik gora biltzen dituzten informatikako sei gela.

Azkenik, EKITALDI-ARETO zabal batek konferentziak, hitzaldiak, antzerki emanaldiak, ikasturte amaierako jaialdiak eta abar egiteko aukera ematen du.

IKASLE KOPURUA ETA BANAKETA

2017/2018 ikasturtean 506 ikasle dauzkagu 27 taldeetan banatuta.

  • DBH1: 72 ikasle lau taldeetan banatuta : (D ereduan)
  • DBH2: 68 ikasle lau taldeetan banatuta : (D ereduan)
  • DBH3: 51 ikasle lau taldeetan banatuta : ( talde bat B ereduan eta beste 2 D ereduan+ dibertsifikazio talde bat)
  • DBH4: 58 ikasle lau taldeetan banatuta : ( talde bat B ereduan, beste 2 D ereduan+ dibertsifikazio talde bat).
  • Batxilergoa 1: 131 ikasle 6 taldeetan banatuta Gaindituak 2017: %….85
  • Batxilergoa 2: 120 ikasle 5 taldeetan banatuta Gaindituak 2017: %….89

2018-2019 ikasturtean BERRIKUNTZA BAT ERANTSIKO DIOGU: GELA EGONKORRA. Ikastetxean integratua dagoen eta, egokitzapenekin ere, curriculuma konpartitu ezin duten edo hein txikian konparti dezaketen eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei erantzuteko sortutako gela da.

www.koldomitxelenabhi-errenteria.hezkuntza.net/web/guest/Inicio

Elizalde /(Oiartzun)

Elizalde Herri Eskola Oiartzungo Eskola Publikoa da, desberdintasunak konpentsatzen ditugu eta denoi kalitatezko formakuntza eta hezkuntza eskaintzen diegu

1976. urtetik Elizaldek Haur Hezkuntza (2-6 urte bitarte), Lehen Hezkuntza (6-12 urte bitarte) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16) eskaintzen ditu, denak D eredukoak, hau da, eskola euskalduna da, beti ere eleaniztasunean heziz, gainontzeko hizkuntza, kultura eta pentsaerak errespetatuz, azken finean, INTEGRATZAILEA eta LAIKOA

Oiartzunen errotuta, herriari, herriarentzat eta herriarekin hainbat ekintza eginez, baina mundura irekia

Elizalderen xedea haurraren eta taldearen garapen osoa eta beren arteko harremana erraztea da, pertsonaren edozein alderdiri dagokionez, (afektiboa, soziala, kognitiboa, kulturala…), ingurunera eta gizarte errealitatera, baita errealitate historikora ere, moldaketa kritiko, erreflexibo, baikor eta kontzientea eraginez. Aukera-berdintasuna, inklusibotasuna eta ekitatea dira oinarrizko printzipioak, ikasle guztiek ikasteko aukera izan dezaten.

Elizalde eskolak Eskola inklusiboaren proiektua garatzen du. Proiektu honen xedea ikas-komunitatea osatzen dugun guztion partaidetza eta ikasketa lortzea da. Komunitateko kideen aniztasuna kontuan hartzen du eta erantzun egokia emateko modua bilatzen du. Proiektuaren helburua gero eta inklusiboagoa izatea da. Horrexegatik ikasteko kooperatu – kooperatzen ikasi programa lantzen dugu.

Irakasleria konprometituta dago eskolako proiektuarekin eta garapen profesionalarekin. Horregatik prestakuntza eta berrikuntza proiektuetan parte hartzen dugu.

www.elizalde.eus/es/

layout_set_logo.jpegCristobal Gamon BHI (Errenteria)

Cristobal Gamon Bigarren Hezkuntzako Institutua Euskal Eskola Publikoaren sarearen partaidea da eta zentro eleaniztuna, parte hartzailea, integratzailea, ingurunez arduratua eta euskal kulturan errotuta da.

1973an inauguratu zen eta 1996/97 ikasturtean DBH institutua sortu zen. Gaur egun DBH dagoen eraikina 1981ekoa da eta lehen Basanoaga Ikastetxe Publikoa izan zen.

IGEri dagokionez, 1978an legalizatu zenetik, gurasoek zentroko hezkuntza proiektuan parte hartu dute.

www.cristobalgamonbhi.hezkuntza.net/web/guest/inicio1

layout_set_logo-1.jpegCristobal Gamon LHI (Errenteria)

Cristobal Gamon Errenteriako D ereduko Eskola Publiko eta integratzailea da.

1973an inauguratu zen eta 1996-1997 ikasturtean DBH Institutua sortu zen proiektu honen barruan.

Beraz, gaur egun, Cristobal Gamon HH-LH eta DBH osatutako eskola komunitateak 2 – 16 urte arteko ikasleak hartzen ditu bere baitan.

IGE 1978an legalizatu zen eta gurasoen partaidetzaren eragina nabaria izan da proiektuaren garapenean.

www.cristobalgamonlhi.hezkuntza.net

company_logo.png

BIZARAIN BHI (ERRRENTERIA)

Gure ikastetxea 1995ean sortu zen Langaitz BHI DBHko ikastetxe independiente gisa, eta Langaitz Ikastolarekin proiektu komunean. 2014/15 ikasturtean, Langaitz LH ikastetxea Beraun Berri ikastetxearekin fusionatu zen eta Bizarain LH sortu zen. Urte bat beranduago, Bizarain BHI izatera igaro ginen.

Ikastetxeak gaur egun 280 ikasle inguru ditu, eta 38 irakasle inguru. Urtetik urtera lanean gabiltza, metodologiak berrituz, teknologia berrietara egokituz, inguruarekin harremana bultzatuz, ikastetxea inklusiboa izan dadin bultzatuz, ikastetxe euskaldun eta eleanitza eginez eta etengabeko hobekuntza bilatuz.

www.bizarainbhi.hezkuntza.net/web/guest/inicio1

logo-1.pngBizarain Ikastola (Errenteria)

Beraun Berri ikastetxearen eraikina 20 urtez partekatu ondoren, Hezkuntza Sailak Beraun Berri Ikastetxea eta Langaitz Ikastolaren fusioa agindu zuen, eta ondorioz 2014ko uztailaren 1ean Bizarain Ikastola jaio zen.

Gaur egun, Bizarain Ikastolak 1000 ikasleen hezkuntza-premiaz arduratzen da hiru eraikinetan banatutako Haur eta Lehen Hezkuntzako eskaintza eginez. Bertan, ibilbide luzeko bi ikastetxeen esperientziaz gain hasi berria den proiektu baten ilusioak bat egiten dute.

bizarain.eus/inicio