Ekainean ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren Jaia antolatzen ari dira, EHIGErekin batera, Mungialdeako ikastetxeetako guraso eta zuzendaritza taldeen ordezkariak. Izan ere gure helburuetako bat eskualdeko ikastetxe publikoen arteko harremana sendotzea baita, orain eta aurrerantzean elkarrekin lan egin ahal izateko.

Sei ikastetxe publiko ditugu Mungialdean: Legarda HLHI (Mungia), Mungia BHI, Laukariz LHI, Gatika HLHI eta Urkitza HLHI (Bakio).

LEGARDA HLHI

Mungiako haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoa da Legarda. 1974ean sortu zen eta kokapen berri batean dago 2014tik. Herrian bertan bizi diren umeez gain inguruko herrietatik datozen ikasleak ere eskolaratzen dira, 780 ikasle inguru izaten direlarik bi etapatan banatuta: Haur Hezkuntza (2 urteko gelatatik hasita) eta Lehen Hezkuntza, guztiak D ereduan.

Jantokia dute (ikastetxean sukaldatzen da), baita garraio zerbitzua, gela goiztiarra (8:00etatik 9:00etara), liburutegia eta eskolaz kanpoko jarduerak IGEak kudeatuta.

Info +

MUNGIA BHI

Mungia BHI Mungialdeako institutu publikoa da, DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa eskaintzen dituena.

Jantokia, garraioa, liburutegia eta orientazio-zerbitzua eskaintzen ditu, eta hainbat proiektutan dago murgilduta.

Info +

LAUKARIZ LHI

Laukariz herri ikastetxea Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza etapak biltzen dituen lerro bakarreko ikastetxe publikoa da. 2 eta 11 urte bitarteko ikasleak ditu, Haur Hezkuntzako 4 maila eta Lehen Hezkuntzako 6 mailatan banatuta. D ereduko ikastetxea da, irakaskuntza osoa uskaraz eskaintzen duelarik.

Eskolak jantoki zerbitzua dauka (IGEak kudeatutako proiektu pilotua), goiztiarren gela, garraioa eta eskolaz-kanpoko ekintzak eskaintzen ditu.

Info +

GATIKA HLHI

Haur eta lehen hezkuntza eskaintzen ditu Gatikako eskola publikoak. Jantokia, garraioa eta eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzen ditu.

Info +

URKITZA HLHI

Urkitza Bakioko eskola publikoa da, 200dik gora ikasle dituena. Jantokia eta garraio zerbitzua eskaintzen ditu, eta hainbat proiektutan dago murgilduta.

Info +