Euskal Eskola Publikoaren 26. Jaiaren hasiera ekitaldia

Goizeko 11etan  hasiera-ekitaldiak eman dio irekiera ofiziala Euskal Eskola Publikoaren 26. Jaiari. Bertan hartu dute hitza Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Ramiro González Arabako Diputatu Nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Usoa Urbieta EHIGEko presidenteak.

Bertan izan dira ere Roberto Pérez Nafarroako Gobernuko Hezkuntza zuzendaria, Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordea, Maite Alonso Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea eta Pedro Elosegi Arabako Batzar nagusietako presidentea.

Gurekin izan dira ere Arabako batzar nagusi eta diputazioko ordezkariak, Gasteizko udalekoak, EAE eta Nafarroako Eskola Kontseiluko presidenteak, EAJ, EH-Bildu, Elkarrekin-Podemos eta PSE-ko ordezkariak, CEAPA,  BIHE eta SAREAN elkartekoak, Euskararen Erakundeen Kontseilua, AEK, CCOO, STEILAS, ELA eta LAB sindikatuetakoak.

This entry was posted in Hasiera ekitaldia. Bookmark the permalink.