Jaku Jata abestia

Jaku Jata abestia aurkeztu dugu gaur, ekainaren 7an Elgoibarren ospatuko dugun 24.Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia. Hona hemen bideoklipa:

Abestia eskuratzeko eta hitzak eskuratzeko

Eskuratu hemen gure abestia wav formatuan
Eskuratu hemen gure abestia mp3 formatuan

Jaku Jata abestiaren hitzak:

1-Gustatzen jata gure
Eskola bizixa
Etorkizun izango
Dan udaberrixa
Erlien gisan gabiz
Dantzan lorez lore
Mundu txiki bat jantziz
Hamaika kolorez

2- Aldapatik begira
Bailara estura
Geranaren segida
Zabalik mundura
Mingaina irri bati
Daukagu lotuta
Euskeraz bizitzia
Gustatzen jaku eta

3-Aniztasunak Dakar
Aberastasuna
Horixe da eskolan
Gustatzen Jakuna
Danok desberdin baina
Eskutik helduta
Ekipo berdinian
Jokatzen dogu eta

4- Elkarlanak emaitza
Gozuak berekin
Erlien ahaleginak
Eztixa etekin
Danona, irikixa
Eta herrikua
Gustatzen jata euskal
Eskola publikua

Abestiaren hitzak inprimatzeko

KREDITUAK
• GUZTIAREN ZUZENDARIA: Iban Urizar (Musikaria eta gurasoa)
• HITZAK: Mikel Olaizola
• HAIZE SEKZIOA: Iban Guinea, Aitor Nova, Andoni Riaño.
• Mendaroko AMEIKUTZ abesbatza.
• GITARRAK: Patxi Zabaleta
• TRIKITIA ETA PANDEROA: Baltzola Anaiak
• BAJUA: Joanes Ederra
• PERKUSIOA: Naia Membrillera
• TXALAPARTA: Oreka TX
• AHOTSAK: Elgoibarko Herri Eskolako umeak, Aiora Renteria (Zea Mays), Porrotx, Uxue Alberdi (bertsolaria), Zuhaitz Gurrutxaga (aurkezlea, musikaria, futbolaria…)

This entry was posted in Sin categoría. Bookmark the permalink.