Errenteria ezagutu

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren 28. edizioa, 2019ko ekainak 2an Errenterian ospatuko da, bitartean Errenteria, ingurua eta bere agenda ezagutzea gonbidatu nahi zaituztegu.

Errenteria, begirada batean:

Errenteriako hirigune historikoa eskualdeko lau herrietako zabalena da. Oiartzungo bailaran kokatuta dago, Gipuzkoako lurralde historikoaren ipar-ekialdean. Alfonso XI.ak Donostiako Forua jaso zuenean, 1320ean eratu zen. Fundazioaren dokumentuan “Villanueva de Oiarso” izena jarri zitzaion, baina azkar hasi zen “Rentería” izena erabiltzen, portuan izandako merkataritza-jardueraren ondorioz. Hirigune historikoaren morfologia argi eta garbi Erdi Arokoa da. Hala dira kaleak, partzelazioa eta etxadien egitura.

Hiriaren iragan industrialak bizimodu komertzial alaiago bati bide eman dio eta eskaintza gastronomiko aberatsaz gozatzen du. Naturan barrena, San Marko gotorlekua eskualde osoan nagusitzen da bere 360 graduko begiratokiari esker eta, hemendik gertu, ibilbide megalitikoak jarraituz, Añarbeko urtegiaren atari diren Aizpitarteko kobazuloetara eta Aitzetako Txabalako dolmenera helduko gara.

oarsoaldeaturismoa

Posted in Errenteria, Makina bat taupada | Tagged , , , , , , , , , , | Comments Off on Errenteria ezagutu

Makina bat taupada

Errenterian ikusiko gara ekainaren 2an!

Posted in Errenteria, Euskara, Kultura, Makina bat taupada | Tagged , , , , | Comments Off on Makina bat taupada

Jai eguneko argazkiak

Hemen dituzue aurtengo jai eguneko argazki batzuk. Gozatu eta adi datorren urteko hitzorduari. Errenterian ikusiko gara ekainaren 2an.

*Jai eguneko argazkiak

Posted in Egitaraua, Euskara, Hasiera ekitaldia, Ikastetxeak | Tagged , , , , , , , , , , , , , | Comments Off on Jai eguneko argazkiak

Mila esker!

Posted in Abestia, Aurkezpena, Autobusak, Balorazioa, Bazkaria, Bilerak, Bizikleta, Canción, Egitaraua, Errenteria, Euskara, Hasiera ekitaldia, Ikastetxeak, Kirola, Kontzertua, Kultura, Makina bat taupada, Material, Materiala, Sahara, Sin categoría, Zozketa | Tagged , , , , , , , , , , , , , , , , , , , | Comments Off on Mila esker!

Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaiaren balorazioa

Gaur, ekainak 3, 35.000 lagundik gora etorri dira Lekeitiora “Zapran gagoz” lemapean Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaia ospatzera.

Eskolan ospatu den ekitaldi ofizial jendetsuak eman dio hasiera Jai egunari. Hitza hartu dute bertan Ana Puente EHIGEko presidenteak, Ianira Santana Lekeitioko eskolako guraso elkarteko presidenteak, Koldo Goitia Lekeitioko alkateak eta Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. Gainera, lekukoa jaso dute datorren urtean Euskal Eskola Publikoaren Jaia antolatuko duen Errenteriako eskolako guraso eta ikasleek Alkatearekin batera. Hiru dantza eskaini dira ere: Eguzki Dantza, Kaxarranka eta “Zapran gagoz” funki espektakulua. Handik kalejiran joan gara Plazara.

Bertan egon dira Hezkuntza saila (Hezkuntza eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea) eta Hizkuntza Politika saileko ordezkariak (Miren Dobaran sailburuordea); Bizkaiko Foru Aldundia (Lorea Bilbao Kultura eta Euskara diputatua horien artean), Neli Zaitegi Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea; EAJ, EH-Bildu eta Elkarrekin Podemos partiduetako ordezkariak; sindikatuak (STEILAS, CCOO, LAB eta ELA); HEIZE, Ikastolen Elkartea, ILP Eskola Inklusiboa, Kontseilua, AEK eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak, besteak beste.

Eguraldia lagun, aurreikusitako jarduera guztiak ospatu dira giro ederrean. Arratsaldeko 5etan euria hasi da baina jarduerak mantendu dira estalitako espazioei esker. Eredugarria izan da Lekeitioko herriaren harrera.

Goizeko 10etarako aparkaleku guztiak bete dira eta dispositibo berezia jarri da martxan Artadi urbanizazioan eta Santa Katalinan eta Kurtziagako bidean. Horietaz gain ikastetxeek antolatutako 40 autobus etorri dira. Aurreko egunean autokarabanarentzako aparkalekua bete zen ere.

Merezitako deskantsua hartu ondoren, 2019ko ekainaren 2an Errenterian “Makina bat taupada” lemapean ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaia prestatzen hasteko ordua izango da. Lekeitioko eskola publikoa lagun izango dute Errenteriakoek. Zapran gagoz!

*Gure sare sozialetan dituzue jai eguneko argazkiak:
-Facebook: Euskal Eskola Publikoaren Jaia
-Twitter: EEPJaia

Posted in Balorazioa | Comments Off on Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaiaren balorazioa

EHIGE-ren diskurtsoa hasiera-ekitaldian

Mila esker agintari eta gonbidatu guztiei gaur gurekin egotea erabakitzeagatik, Euskal Eskola Publikoari babesa ematen.

Mila esker urtero Euskal Eskola Publikoaren Jaia egiten laguntzen diguzuen babesle ta laguntzaile guztiei.
Eta mila esker, bereziki, Lekeitioko hezkuntza publikoaren komunitateari urte osoan egindako lanagatik. Zuen esfortzuak merezi du, merezi izango du; ondare ederra utzi duzue etorkizunerako.

Izan ere, Lekeitioko irakaskuntza publikoak primeran islatzen ditu Euskal Eskola Publikoaren balioak: eskola euskalduna da, parte-hartzailea, berritzailea, denona eta denontzakoa eta ondorioz gizarte osoari irekia.
Horregatik, pozik hartu genuen EHIGEn zuen eskaria Jaia egiteko.

Eskola publikoa hezkuntza-sistemaren ardatza izan behar dela aldarrikatzea da guraso elkarteok 1994tik antolatzen dugun Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren helburua. EAEko hezkuntza-sistema anomalia bat da bai Euskal Herrian eta bai Europar Batasunean ere, non erakunde publikoek eskola publikoaren alde egiten duten, eta eskola publikoak, bataz beste, sistema osoaren %80 gainditzen duen. Eskola publikoak hazi nahi du eta horretarako erakunde publikoen babesa behar dugu. Guztiok dakigunez, hezkuntza eskubide bat da, eta soilik botere publikoek dute berau bermatzeko ahalmena; beraz, Euskal Eskola Publikoaren zeregin egituratzailea eta funtsezkoa aitortu behar dute. Harro gaude daukagun eskola publikoaz! Beraz, hauxe da gure lehen eskaria: eskola publikoren alde egin ezazue, eskola publikoa delako guztiei kalitatezko hezkuntza eskaintzen dien bakarra.

Gure hezkuntza-sistemak datu onak ditu hainbat arlotan. Batzuk aipatzearren, ikasle guztiak sisteman mantentzeko egiten den esfortzua, integrazioaren aldeko esfortzua, adierazle onak hainbat arlotan, esate baterako, eskolaratze-tasa, titulatuen kopurua, eskola-porrot baxua, konparatiboki errepikatzaile gutxi, Lanbide Heziketaren prestigioa eta abar.
Hala ere, ba ditugu ahultasunak, eta ezin gara ezkutatu. Tamalez, ekitate-arazoak ditu gure hezkuntza-sistemak:
·Alde batetik, ikastetxe pribatuen konpromezu ezak kalte egiten dio ekitateari.
·Bigarrenik, hainbat adituren ustez, ikastetxe heterogeneoak dira aportazio handiena egiten diotenak ikasle guztiei. Beraz, segregazioa murriztuz guztiok irabazten dugu (ganamos más que perdemos).
·Azkenik, hizkuntza-ereduak, getizazioa gainditu ordez, ezberdintasunak sakontzen ari dira. Ereduak desagertu behar dira eta euskararen erabilera sustatu behar da.
Euskadiko Eskola Kontseiluan, askotan eztabaidatu da ikasleak gure hezkuntza sistemaren ikastetxeetan era orekatu eta kohesionatuan nola banatu.
Euskadiko Eskola Kontseiluak dioenez, gaur egun, gizarte plural eta anitz batean bizi garenez, kohesioa sustatzeak eta elkarrekin bizitzen ikasteak heterogeneotasunean egitea eskatzen dute.
Bestalde, aste honetan bertan, Zubiak Eraikiz plataformarekin batera, Eskola Inklusiboaren aldeko Legegintzako Herri Ekimena, ILPa, entregatu dugu Eusko Legebiltzarrean. 17.000 sinadura baino gehiago jaso ditugu, eskatuz euskal hezkuntza-sisteman kohesioa eta berdintasuna hobetzea. Dudarik gabe, guztiontzako ona izango da. Beraz, hona hemen bigarren eskaera Legebiltzarreko alderdi politikoei: kemena eskatzen dizuegu gai honi heltzeko.

Euskal Hezkuntza Lege berri bat egiteko, gai garrantzitsu batzuk jarri beharko lirateke mahai gainean, guztion artean eztabaidatzeko. Geure ustez, beharrezkoa da gure hezkuntza-sistemaren diagnostiko fina egitea. Finantzaketa-eredua aldatu behar da, azken urteetako aurrekontuei dagozkien hezkuntza-politikak berrikusiz. Hezkuntza arloan aplikatu diren doitze politikek negatiboki eragin diotelako hezkuntza publikoari, sare pribatuko itunek gora egin duten bitartean. Gizarteak premiaz behar dituen hobekuntza sozialerako helburuak lehenetsi behar dira, interes korporatibo, ideologiko, erlijioso edo segregazioa helburu dutenen gainetik. Hemendik, gure hirugarren eskaera: eztabaida zabala ireki, eragileok eskatzen ditugun gaiak kontuan izan eta euskal gizarteari entzun, euskal hezkuntza sistema duina eta adostua lortzeko.

Eta amaitzeko, ezin dugu ahaztu egoera politiko berriak LOMCE derogatzeko aukera ematen duela. Ondorioz, LOMCE derogatu eta Heziberri goitik-behera aztertzeko eskaria egiten dizuegu.

Mila esker.
Ana Puente
EHIGEko presidentea

Posted in Aurkezpena, Balorazioa, Euskara, Hasiera ekitaldia, Hitzaldia, Ikastetxeak, Kirola, Kultura, Sin categoría | Tagged , , , , , , , , , , | Comments Off on EHIGE-ren diskurtsoa hasiera-ekitaldian

Aparkalekuak

Lekeitioko sarreretan, zuen zain izango diren boluntarioak aparkalekuen antolakuntzan lagunduko dute.

Antolatutako autobusak:

Gernikako errepidetik datozenak disuasio aparkalekuetan geratuko dira.
Markina errepidetik datozenak Arropain aparkalekuan.
Autobuseko gidariei, antolatzaileek seinalatuko dizuete nondik/nora joan: autobus parkinera Ispaster poligonoan

Norberaren kotxeak:

Antolatutako disuasio parkinetan aparkatuko dute.

-Autokarabanak:

Arropainen autokarabanentzako prestatutako gunean aparkatuko dute. Lekurik ez izatekotan, udaltzaingoak bideratuko dituzte beste aparkaleku batzuetara.

Posted in Egitaraua | Tagged , , , , , , , | Comments Off on Aparkalekuak

Zapran gagoz! egitarauaren aurkezpena

Ekainaren 3an Lekeition ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaiaren egitaraua aurkeztu dugu gaur Bilbon.

Bertan izan dira Ana Puente (EHIGEko presidentea), Koldo Goitia (Lekeitioko alkatea), Unai Zubiaur (Lekeitioko eskolako aita) eta Lekeitioko institutuko ikasleak. Euren izenean aurkeztu du egitaraua Elene Ibarzabalek.

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA
1994tik, Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatzen dugu guraso elkarteok, eskola-komunitateetako gainontzeko kideekin batera eskola publikoa hezkuntza-sistemaren ardatza izan behar dela aldarrikatzeko asmoz.

Ikastetxe publiko batekin elkarlanean antolatzen du EHIGE-k urtero jai hau. Oraingo honetan Lekeitioko haur eskola, eskola eta institutuko kideekin batera, Lekeitioko irakaskuntza publikoak ondo islatzen dituelako Euskal Eskola Publikoaren balioak: eskola euskalduna da, parte-hartzailea, berritzailea, denona eta denontzakoa eta ondorioz gizarte osoari irekia.

Ekaineko aurreneko igandean ospatzen dugu jaia. Ekainaren 3an izango dugu beraz 2018ko hitzordua.

IRUDIA ETA LELOA
“Zapran gagoz” da Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaiaren leloa. Arrantzaleek erabiltzen duten esamolde hau arrantzan zorte ona izaten dutenean.

Irudiak ere herri arrantzale bat islatu nahi izan du kolore desberdinetako arrainekin.

Eta guzti horrek isla dauka Lekeitioko eskola publikoan: eskola alaia eta koloretsua, gizarteari herrian errotutako kalitatezko euskal eskola publikoa eskaintzearekin inplikatuta dagoen hezkuntza-komunitatea.

EGITARAUA
Hemen duzue Jairen egitaraua: Esku orria

INFORMAZIO PRAKTIKOA

-Garraio publikoa eta aparkalekuak. Bizkaibusek errefortzatu egingo du zerbitzua Bilbo eta Durangotik. Jende asko ikastetxeetatik antolatutako autobusetan joango da eta kotxe partikularretan datozenek Lekeitioko disuasio-parkinetan aparkatuko dute. Autokarabanentzako gunea dago ere Arropainen.

-Janaria. Herri-bazkaria eskainiko da Elizaren arkupeetan (paella), labeldun hanburgesak eskainiko dira (GGKE batentzako izango dira irabaziak) eta bokatak hiru gunetan.

-Atseden gunea. Deskantsatzeko gunea izango da Isuntsa hondartzaren gaineko parkean etxetik janariarekin datozenentzat.

-Birziklapena: Lea-Artibaiko amankomunazgoarekin elkarlanean “Garbi jokatu hondakinekin” kanpainarenekin bat egin dugu eta hondakinak sailkatzeko ontziak egongo dira jai-gune osoan. Herria txukun mantentzeko eskaria luzatu nahi diegu Jaira egorriko diren lagun guztiei.

“PAUSO BAT AURRERA”: EUSKAL HERRIKO 18 PERTSONAIA FAMATU EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREKIN BAT

Euskal Herriko 18 pertsona famatuk bat egin dute Euskal Eskola Publikoarenik, “Pauso bat aurrera” bideoan parte hartuz.

Hemen ikus dezakezue bideoa.

Posted in Egitaraua | Tagged , , , , , , | Comments Off on Zapran gagoz! egitarauaren aurkezpena

Komunikabideetarako promoa

 

Euskal gizarteko 18 pertsona ezagunek Euskal Eskola Publikoaren alde egiten dute ondoko bideoan. Nortzuk diren jakin nahi baduzu ikusi bideoa. Mila esker bihotz-bihotzez parte hartu duzuen guztioi!

Posted in Abestia | Comments Off on Komunikabideetarako promoa

EITB-EHIGE lankidetza hitzarmena berritu dugu

#zaprangagoz Lekeitio 2018

 

Gaur, maiatzaren 18an,  EITBrekin lankidetza hitzarmena berritu dugu. Hartara, aurten ere Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren babesle izango da EiTB, eta Jaia bultzatuko du iragarkien bidez eta jaiaren berri emanez. Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak eta Ana Isabel Puente EHIGEko presidenteak berritu dute hitzarmena.

Hiru3 gunea ere izango da aurten Lekeition ekainaren 3an izango den Euskal Eskola Publikoaren jaian. Gorritxo pertsonaiarekin argazkiak ateratzeko eta Hiru3 klubeko kide egiteko aukera izango da. Pegatinak umei banatuko zaizkie, eta ‘3txulo’ saioko pertsonaien irudiekin txapa tailerra egin ahal izango dute.

Halaber, ‘3txulo’ saioko 2ttor (Iker Galartza) izango da Hiru3 gunean bertan, 13:00-14:00 bitartean, hurbiltzen direnekin egoteko, argazkiak atera, sinatu eta   postal pertsonalizatuak banatu, eta, gainera, saioko kantu pare bat dantzatuko du han bertan.

 

EITB EHIGE LANKIDETZA HITZARMENA 

Posted in Aurkezpena, Euskara | Tagged , , , , , , , | Comments Off on EITB-EHIGE lankidetza hitzarmena berritu dugu