Zapran gagoz! egitarauaren aurkezpena

Ekainaren 3an Lekeition ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaiaren egitaraua aurkeztu dugu gaur Bilbon.

Bertan izan dira Ana Puente (EHIGEko presidentea), Koldo Goitia (Lekeitioko alkatea), Unai Zubiaur (Lekeitioko eskolako aita) eta Lekeitioko institutuko ikasleak. Euren izenean aurkeztu du egitaraua Elene Ibarzabalek.

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA
1994tik, Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatzen dugu guraso elkarteok, eskola-komunitateetako gainontzeko kideekin batera eskola publikoa hezkuntza-sistemaren ardatza izan behar dela aldarrikatzeko asmoz.

Ikastetxe publiko batekin elkarlanean antolatzen du EHIGE-k urtero jai hau. Oraingo honetan Lekeitioko haur eskola, eskola eta institutuko kideekin batera, Lekeitioko irakaskuntza publikoak ondo islatzen dituelako Euskal Eskola Publikoaren balioak: eskola euskalduna da, parte-hartzailea, berritzailea, denona eta denontzakoa eta ondorioz gizarte osoari irekia.

Ekaineko aurreneko igandean ospatzen dugu jaia. Ekainaren 3an izango dugu beraz 2018ko hitzordua.

IRUDIA ETA LELOA
“Zapran gagoz” da Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaiaren leloa. Arrantzaleek erabiltzen duten esamolde hau arrantzan zorte ona izaten dutenean.

Irudiak ere herri arrantzale bat islatu nahi izan du kolore desberdinetako arrainekin.

Eta guzti horrek isla dauka Lekeitioko eskola publikoan: eskola alaia eta koloretsua, gizarteari herrian errotutako kalitatezko euskal eskola publikoa eskaintzearekin inplikatuta dagoen hezkuntza-komunitatea.

EGITARAUA
Hemen duzue Jairen egitaraua: Esku orria

INFORMAZIO PRAKTIKOA

-Garraio publikoa eta aparkalekuak. Bizkaibusek errefortzatu egingo du zerbitzua Bilbo eta Durangotik. Jende asko ikastetxeetatik antolatutako autobusetan joango da eta kotxe partikularretan datozenek Lekeitioko disuasio-parkinetan aparkatuko dute. Autokarabanentzako gunea dago ere Arropainen.

-Janaria. Herri-bazkaria eskainiko da Elizaren arkupeetan (paella), labeldun hanburgesak eskainiko dira (GGKE batentzako izango dira irabaziak) eta bokatak hiru gunetan.

-Atseden gunea. Deskantsatzeko gunea izango da Isuntsa hondartzaren gaineko parkean etxetik janariarekin datozenentzat.

-Birziklapena: Lea-Artibaiko amankomunazgoarekin elkarlanean “Garbi jokatu hondakinekin” kanpainarenekin bat egin dugu eta hondakinak sailkatzeko ontziak egongo dira jai-gune osoan. Herria txukun mantentzeko eskaria luzatu nahi diegu Jaira egorriko diren lagun guztiei.

“PAUSO BAT AURRERA”: EUSKAL HERRIKO 18 PERTSONAIA FAMATU EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREKIN BAT

Euskal Herriko 18 pertsona famatuk bat egin dute Euskal Eskola Publikoarenik, “Pauso bat aurrera” bideoan parte hartuz.

Hemen ikus dezakezue bideoa.

This entry was posted in Egitaraua and tagged , , , , , , . Bookmark the permalink.