Zapran Gagoz musika maratoia eta kantu bazkaria

Apirilaren 14an 1. kantu bazkaria ospatuko dugu Lekeitioko frontoian, haurrentzako puzgarriak egongo dira eta kantaldia “Gu eta Gutarrak” taldearen eskutik. Sarrerak Dra dendan, Eskolapeko botikan eta Eskolan egongo dira salgai apirilaren 10a arte, 18€ helduen txartela eta 8€ haurrena.

Iaz Familien eguneko bazkarian bezala egun ederra pasatzeko aukera izango dugu, egun osoan zehar musika eta animazioa izango da herriko kaleetan eta bazkarian bertan. Guztion parte-hartzearekin eskolak eta gure haurrek irabaziko dute. Animatu eta goazen denok kantu bazkarira!!!

This entry was posted in Sin categoría. Bookmark the permalink.