31. Euskal Eskola Publikoaren Jaiko kontzertuak

Argitaratuta: 2024/05/29 08:57:06
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed , Hasiera Rss feed

31. Euskal Eskola Publikoaren Jaiko kontzertuak

Kontzertuak izango ditugu aurten ere Euskal Eskola Publikoaren Jai egunean eta bezperan.

Ekainaren 1eko kontzertuak

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren aurreko egunean, ekainaren 1ean, hiru kontzertu izango ditugu Ordiziako Plaza Nagusian:

Arratsaldeko 17,30etan 2006an sortu zen Ordiziako Burrunbazale Txarangak girotuko ditu kaleak, 19:30etan Esanezinen txanda izango da, Ianire Aranzabek 2019an Oriol Floresekin batera sortutako proiektu musikala. Amaitzeko, Etxepe igoko da oholtzara 22:00etan, Gipuzkoako lau kidek osatutako taldea. Eli Maidagan, Markel Mendizabal, Oihan Uribarren ahotsetan eta Andoni Uriarte produkzioan. Hainbat estilo ezberdin erabiltzen dituzte, Trapetik hasita rock, euskal musika…

Ekainaren 2ko kontzertuak

Jai-egunean ere hainbat kontzertu izango ditugu Ordizian.

15:30etan Goxuan’Saltsa igoko da Plaza Nagusiko oholtzara, 2020ko urtarrilean Iruñean jaio zen talde kolonbiar-nafarra, kulturen arteko lotura berriak garatuz, saltsa eta euskarazko musika latindarra bultzatuz. 17:30etan, ordea, Dupla taldearen txanda izango da. Dupla Aguraingo bi lagun dira, landa-ingurunetik musika urbano-aglomeratua sortzen dute. Taldearen proposamenaren barruan elektronika, rocka eta dantza daude.

Jai egunean, ordea, ekintza ibiltari ugari egongo dira Ordiziako kaleak girotzen:  Reperkusión feminista batukada, Ordiziako musika eskolako banda erraldoiekin batera eta Ordiziako txistulariak Urdaneta eta Amets bide dantza taldeekin batera, besteak beste.