BERRIAk eta EHIGEk elkarlana indartu dugu Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren harira

Argitaratuta: 2024/05/20 17:12:36
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed , Hasiera Rss feed

BERRIAk eta EHIGEk elkarlana indartu dugu Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren harira

Ekainaren 2an Ordizian egingo dugun 31. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren harira, elkarlana indartu dugu BERRIAk eta EHIGEk, hitzarmen bat sinatuta.

Ainara Lasa BERRIAko marketin arduradunak eta Lurdes Imaz, EHIGEko koordinatzaileak sinatu dute hitzarmena EHIGEren egoitzan egindako bileran.

Ohiko den lez, BERRIA Euskal Eskola Publikoaren laguntzaile izango da. Trukean, publizitatea egingo du eta jairako nahiz aurreko egunetarako edukiak ere emango ditu. Maiatzaren 4an, Ordiziako Urdaneta eskolaren 50. urteurrenaren jaian Mantangorri eskulan tailerra eskaini zuen, eta, ekainaren 2an, Izaskun Mujika ipuin kontalariaren saioa izango da, BERRIAk antolatuta. Gainera, photocall bat eta zozketak ere egongo dira.