Euskal eskola publikoko kideen tertulia Errenterian

Argitaratuta: 2018/12/04 11:14:13
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed

Euskal eskola publikoko kideen tertulia Errenterian

Makina bat taupada” lelopean ekainaren 2an Errenterian egingo dugun Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitan, joan zen larunbatean, abenduak 1 , Merkatuzarren bildu ginen Oarsoaldeako eskola publikoko ikas komunitateko hainbat kide. Kafetxo bat hartu, eta euskal eskola publikoaren egoerari, iraganari eta etorkizunari buruz hitz egin genuen, guztion artean errelato partekatua osatzen saiatzeko. Hausnarketa oso interesgarriak agertu ziren bertan, eta saioa bideoz grabatu zen, egun horretako bizipen, esperientzia eta elkarrizketak jasoko dituen dokumental bat egiteko.