Ezagutu Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiaren egitaraua!

Argitaratuta: 2024/05/27 17:15:17
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed , Hasiera Rss feed

Ezagutu Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiaren egitaraua!

Ekainaren 2an Ordizian ospatuko dugu Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia Publikoa aI do lemapean. Egitaraua lau gunetan antolatuta egongo da eta hamaika jardueraz gozatzeko aukera paregabea izango da.

Motorrak berotzen!

Ekainaren 1ean, larunbata, hainbat ekintza burutuko dira Ordizian. 17:00etatik aurrera goitiberak izango ditugu eta 17:30etatik kontzertuak izango ditugu Plaza Nagusian. 17:30etan Ordiziako Burrunbazale Txarangak girotuko ditu kaleak, 19:00etan Esanezinen kontzertua izango dugu eta, amaitzeko, 22:00etan Etxepe igoko da plazako oholtzara.

Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiaren egitaraua gunez gune

Jaiak lau gune finko izango ditu eta, gainera, ekintza ibiltariak izango ditu. Lehenengo guneak Plaza Nagusia, Garagartza eta Goen plazak hartuko ditu, bigarrena Barrena parkea izango da, hirugarrena frontoi eta arboleta eta laugarrena Jose Migel Barandiaran plaza.

  1. Gunea: Plaza Nagusia, Garagartza plaza eta Goen plaza

Ordiziako Plaza Nagusia, Garagartza eta Goen plazen ingurua izango da Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiaren lehenengo gunea. Garagartza plazan eta alboko parkinean puzgarriak izango ditugu egun osoan zehar eta Goen plazan Mustaren perkusio tailerra egongo da. 12:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimotots Plaza Nagusiko eszenatokira igoko dira eta ondoren kontzertuen txanda izango da: 15:30etan Goxua’n Salsa eta 17:30etan Dupla.

  1. Gunea: Barrena parkea

Barrena parkea izango da jaiaren bigarren gunea, bertan izango da irekiera ekitaldia 11:00etan. 12:00etan Oihan Vegak dantzan jarriko gaitu eta ondoren, 14:00etan, Izaskun Mujika ipuin kontalariaren txanda izango da eta, Berriari esker, “Ipuinen lapikoa” ikuskizuna eskainiko digu. 15:30etan dantza egiteko unea izango da Gora bihotzak-en antzerki musikalarekin eta amaitzeko 17:30etan Antxo ta Pantxaren “Eman bizia” antzerkia izango dugu oholtzan.

Horretaz gain, hainbat ekintza eta txoko izango ditugu Barrena parkean egun osoan zehar: Munduketariak gunea, Pai jolas kooperatiboak eta Jokai euskal mitologia jolasak. Gainera Kaikuk tailer bat eta ikuskizuna eskainiko du eta Berriak hainbat zozketa egingo ditu. Lasai egoteko gunea ere izango da Barrena parkea.

  1. Frontoia eta arboleda

Frontoi eta arboleda inguruan ere hainbat ekintza egongo dira. Frontoi txikian Eroski gunea egongo da, Elikadura Eskola programarekin. Gune honetan ere Makusi gunea (EITB) egongo da egun osoan zehar eta 13:30etan Go!azeneko photocalla. Bazkari gunea ere izango da hirugarren gunea, izan ere, Hazi egongo da frontoi txikiaren aurrean eta eusko labeldun barazki parrillada eta eusko labeldun hanburgesak eskainiko ditu. Arboledan, ordea, Urdanetarrak Guraso Elkarteko kideak egongo dira, Biziolarekin elkarlanean, bertako paella ekologikoa prestatzen.

Janarirako txartelak non erosi ahal izango diren jakiteko ikusi mapa. Hanburgesa eta barazki parrilladekin lortzen diren etekinak Ordiziako guraso elkarteak antolatzen duen hamaiketako osasuntsua ekimenerako izango dira.

  1. Gunea: Jose Migel Barandiaran

Jaiko laugarren gunea Jose Miguel plaza izango da. Bertan kirol gunea egongo da eta herriko taldeen partehartzea izango dugu. 11:30etan gimnasia erritmikoko eta saskibaloiko taldeak egongo dira, 13:00etan eskubaloia eta rugbya eta 15:30etan, ordea, futbola eta txirrindularitza.

Egunean zehar jaia, nonahi!

Ez da egongo Ordizian jai girorik gabe egongo den txokorik! Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaian giroa berotzeko hainbat ekintza ibiltari izango dira kaleetan zehar: Xixka magia elkarteko magoak, Burrunbazale txaranga, Ordiziako erraldoiak eta Ordiziako Musika Eskolako Banda, Ordiziako txistulariak eta euskal dantzak eta Reperkusion Feminista eta Euskal Eskola Publikoaz Harroko kalejira!

Animatu zaitez eta ekainaren 2an etorri Ordiziara! Publikoa aI do!

Deskargatu egitaraua PDF formatuan.