“Munduketariak” ipuinaren unitate didaktikoa

Argitaratuta: 2024/05/09 13:11:32
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed , Hasiera Rss feed

“Munduketariak” ipuinaren unitate didaktikoa

Pasa den martxoan aurkeztu genuen Patxi Zubizarreta idazlea eta Jokin Mitxelena marrazkilariaren eskutik sortu dugun “Munduketariak” ipuin ederra. Gelazkinean mundua ezagutu eta konpontzen ahalegintzen diren eskolako gelakideen istorioa kontatzen du ipuin honek. Hori egiten dute Kattalin andereñoak, Mikaelak, Harmonyk, Hodeik, Alejandrak, Haizeak… Aniztasuna, inklusioa, laguntasuna, beldurrak, munduko bidegabekeriak eta zapalkuntzak, migrazioak, euskalduntzea, kutsadura teknologikoa eta beste hainbat gaien gainean egiten dute hegan.

Oraingoan, Ordiziako eskola komunitateak sortu duen unitate didaktikoa aurkezten dizuegu, lehen hezkuntzako 2. eta 3. ziklorako sortua (egokituta aurreko edo ondorengo zikloetarako ere balio dezake).

Zuen eskolan ipuina irakurri eta eduki hauek guztiak lantzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Deskargatu ikas-egoera lotura honetan.

Gure online dendan eros dezakezue liburua 11 euroren truke.