Publikoa aI do: 31. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa

Argitaratuta: 2024/05/03 10:47:48
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed , Hasiera Rss feed

Publikoa aI do: 31. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa aurkeztu dugu gaur Ordiziako Plaza Nagusian, Urdaneta eskola publikoko lehen hezkuntzako ikasleek, euren familiek eta irakasleek parte hartu duten prentsaurreko jendetsuan. Aurkezpena egin dute Naroa Elortzak, Ordiziako eskola publikoko hezkuntza-komunitateko ordezkaria, eta Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak. Pantaila bat instalatu da plazan bertan eta bideoklipa primizian ikusteko aukera izan dute bertara hurbildu diren guztiek.

Elortzak aipatu duenez “gaur aurkeztu dizueguna proiektu kolektibo baten emaitza da. Emaitza, ikusiko duzuen moduan, ederra da, baina prozesua… izugarria izan da. Sortzaile bikainak izan ditugu bidelagun”. Izan ere, Jon Maia izan da Ordiziako eskola publikoaren ardatzak jasotzen dituen letraren egilea eta abestiarena, ordea, Urdaneta eskolako guraso diren Kau Kori Kura. Bideoklipa Bira produkzioak-en sorkuntza lana izan da.

“Ikasleak, irakasleak, gurasoak… dozenaka lagunek hartu dugu parte bideoklipean! Pentsa, telebistako eguraldi-iragarle famatua ere izan dugu gurekin! Ordiziako kaleak bizipozez eta ilusioz bete ditugu, publikotasunaren aldarria harrotasunez kalera aterata.”

Deskargatu hemen kantuaren letra.

Publikoa aI do!