Reyes Carrere, Euskal Eskola Publikoaren Jaira gonbidatua

Argitaratuta: 2019/04/02 14:19:59
Kategoriak: EEPJ Rss feed

Reyes Carrere, Euskal Eskola Publikoaren Jaira gonbidatua

Martxoaren 8aren harira Reyes Carrere Koldo-Mitxelena Herri Ikastetxeko 3. zikloko ikasleriarekin elkartu zen Emakumea eta Kirolaren ingururuan solasaldi bat egiteko. Ikasleek galderak egiteko aukera izan zuten eta hainbat gairen inguruan aritu ziren.

Bere bisita aprobetxatuz, ekainaren 2an, Makina bat taupada lelopean, ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jaialdira gonbidatu zuten Carrere.

Reyes Carrere bere kirol ibilbidearengatik ezaguna da, eskubaloi jokalaria eta Bera Berako entrenatzailea izan baitzen urte askoan. Gainera, 2007 eta 2010 urteen artean arte Euskal Selekzioaren entrenatzailea izan zen. Bera Bera 2013an utzi zuen, eta gaur egun ere kirolari lotua jarraitzen dut, izan ere, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioko zuzendari teknikoa da eta Gipuzkoako eta Euskadiko Eskubaloi Federazioetako entrenatzaileen irakaslea.