Leloa eta logoa

“Makina bat taupada” da Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaiaren leloa. Irudia sortzeko, Errenteriko ezaugarri propioak bilatzen hasi ginen eta Errenteriak herri bezala historian izan duen ezaugarri nabarmenena industria izan dela kontsideratu dugu. Izan ere XX. mende hasieran herriak zituen lantegi eta langile kopuruagatik “Manchester txikia” deitzen zitzaion. Estatutik familia asko etorri ziren lan bila eta herria eraldatu zen. Gaur egun mantentzen dituen ezaugarri asko horren ondorio dira.

Industria hori irudikatzeko engranajea aukeratu dugu, ohiko elementua eta erraz identifikatzen dena delako. Eskolako komunitatea osatzen dugunok izango ginateke engranajeak, elkarrekin lanean aritu behar dugunok. Batek huts egiten badu makina ez dabil.

Eta irudi horri lotuta sortu ze leloa: “Makina bat taupada”. Makina, alde batetik, asko garelako Euskal Eskola Publikoan ari garenak, eta bestetik, engranaje horiek elkartasuna, bizikidetza eta inklusibitatea irudikatu nahi dutelako, denon artean makina handi bat osatuaz.