Uztailak 18: Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaia aurkeztuko dugu

Asteazken honetan, uztailak 18, Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaia aurkeztuko dugu. Errenterian ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren Jaia 2019ko ekainaren 2an “Makina bat taupada” lemapean.

Posted in Aurkezpena | Comments Off on Uztailak 18: Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaia aurkeztuko dugu

Irria harro!, Madalenetako txupinazo txikiko abestia

Prest dago Irria harro! abestiaren bideoklipa, Madalenetako txupinazo txikirako sortutako abestia.

Azken urtetan Errenteriako haurrek Madalenetako txupinazo txikirako kanta bat sortu nahi dutela proposatu izan dute Jai Batzordean. Eskaera horri erantzuna eman nahian Oarsoirriak taldean lanean hasi ziren. Joan den martxoan dinamika bat egin ondoren, Madalenetako haur kantu berriaren letra osatu zuten. Geroago, doinuaren eta instrumentazioaren lanketa etorri ziren, ahotsen grabaketak eta edizioa.

Kantu berriari bideoklipa egin diote orain, eta horretarako, 6 eta 12 urte bitarteko haurren familiei parte hartzeko gonbidea luzatu zieten.

Madalenetako hasierarekin batera estreinatuko da abestia, txupinazo txikian, uztailaren 21ean, Koldo Mitxelena plazan. Hori izango da herriko haurrek eta gurasoek kanta berria jai giroan abestuz gozatzeko izango duten lehen aukera.

-Bideoa ikusi hemen.

Posted in Errenteria | Comments Off on Irria harro!, Madalenetako txupinazo txikiko abestia

Madalenak ospatuko dira Errenterian uztailaren 21etik aurrera

 

Urte bat zain egon eta gero, hemen ditugu herriko jaiak: Madalenak. Uztailaren 21ean hasiko dira eta hurrengo 5 egunetan ekintza ugari izango ditugu: kontzertuak, erraldoiak, danborrada, kalejirak, apar-festa, su-artifizialak, besteak beste. Denak gonbidatuta zaudete! Etorri eta ondo pasa!

#Madalenak2018, #Errenteria, #MakinaBatTaupada, #HerriBizia

Madalenak 2018

Posted in Errenteria, Kultura | Tagged , , , , , , , , , | Comments Off on Madalenak ospatuko dira Errenterian uztailaren 21etik aurrera

Uztailak 14: Erromeria eguna Errenterian

Larunbat honetan, uztailak 14, Erromeria eguna ospatuko da Errenteria eta herriaren erdiguneko kaleetan dantzazaleentzako ezinbesteko bilkura egongo da. Gainera, 20. urteurrena betetzen da aurten. Herri dantzei eta erromeria giroari bultzada bat emateko helburuarekin sortu zen Ereintza Dantza Taldeak antolatzen duen ekimen hau.

*Hemen duzue egitaraua.

Posted in Errenteria, Euskara, Kultura | Tagged , , , , , , | Comments Off on Uztailak 14: Erromeria eguna Errenterian

Elkarbizitzaren aldeko abestia aurkeztu du Errenteriako Udalak

Errenteriako Udalak Elkarbizitzaren aldeko apustuan, “Egin zaidazu bisita” abestia aurkeztu du, herrikoak diren ahotsak dituena. Hain zuzen ere, Leire Martínez (La Oreja de Van Gogh, Sony Music España etxearen kortesiaz), Jonatan Camacho (Sonakay), Mikel Markez, Asmae Barruz nahiz Chinedu Phillipsek hartu dute parte abesti alai eta erritmoz beteriko horretan. Gainera, herriko hiru abesbatzek koruak egin dizkiote kantari, hain zuzen ere, Andra Marik, Zariak eta Landarbasok. Horiek guztiek nahiz herriko Alkatea den Julen Mendozak aurkeztu dute abestia Foru plazan dagoen Xenpelar bertsolariaren omenezko zuhaitzaren alboan.

Informazio gehiago

Abestia Entzun

#MakinaBatTaupada, #Errenteria, @HerriBizia

 

Posted in Errenteria, Makina bat taupada | Tagged , , , , , , | Comments Off on Elkarbizitzaren aldeko abestia aurkeztu du Errenteriako Udalak

Errenteria ezagutu

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren 28. edizioa, 2019ko ekainak 2an Errenterian ospatuko da, bitartean Errenteria, ingurua eta bere agenda ezagutzea gonbidatu nahi zaituztegu.

Errenteria, begirada batean:

Errenteriako hirigune historikoa eskualdeko lau herrietako zabalena da. Oiartzungo bailaran kokatuta dago, Gipuzkoako lurralde historikoaren ipar-ekialdean. Alfonso XI.ak Donostiako Forua jaso zuenean, 1320ean eratu zen. Fundazioaren dokumentuan “Villanueva de Oiarso” izena jarri zitzaion, baina azkar hasi zen “Rentería” izena erabiltzen, portuan izandako merkataritza-jardueraren ondorioz. Hirigune historikoaren morfologia argi eta garbi Erdi Arokoa da. Hala dira kaleak, partzelazioa eta etxadien egitura.

Hiriaren iragan industrialak bizimodu komertzial alaiago bati bide eman dio eta eskaintza gastronomiko aberatsaz gozatzen du. Naturan barrena, San Marko gotorlekua eskualde osoan nagusitzen da bere 360 graduko begiratokiari esker eta, hemendik gertu, ibilbide megalitikoak jarraituz, Añarbeko urtegiaren atari diren Aizpitarteko kobazuloetara eta Aitzetako Txabalako dolmenera helduko gara.

oarsoaldeaturismoa

Posted in Errenteria, Makina bat taupada | Tagged , , , , , , , , , , | Comments Off on Errenteria ezagutu

Makina bat taupada

Errenterian ikusiko gara ekainaren 2an!

Posted in Errenteria, Euskara, Kultura, Makina bat taupada | Tagged , , , , | Comments Off on Makina bat taupada

Jai eguneko argazkiak

Hemen dituzue aurtengo jai eguneko argazki batzuk. Gozatu eta adi datorren urteko hitzorduari. Errenterian ikusiko gara ekainaren 2an.

*Jai eguneko argazkiak

Posted in Egitaraua, Euskara, Hasiera ekitaldia, Ikastetxeak | Tagged , , , , , , , , , , , , , | Comments Off on Jai eguneko argazkiak

Mila esker!

Posted in Abestia, Aurkezpena, Autobusak, Balorazioa, Bazkaria, Bilerak, Bizikleta, Canción, Egitaraua, Errenteria, Euskara, Hasiera ekitaldia, Ikastetxeak, Kirola, Kontzertua, Kultura, Makina bat taupada, Material, Materiala, Sahara, Sin categoría, Zozketa | Tagged , , , , , , , , , , , , , , , , , , , | Comments Off on Mila esker!

Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaiaren balorazioa

Gaur, ekainak 3, 35.000 lagundik gora etorri dira Lekeitiora “Zapran gagoz” lemapean Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaia ospatzera.

Eskolan ospatu den ekitaldi ofizial jendetsuak eman dio hasiera Jai egunari. Hitza hartu dute bertan Ana Puente EHIGEko presidenteak, Ianira Santana Lekeitioko eskolako guraso elkarteko presidenteak, Koldo Goitia Lekeitioko alkateak eta Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. Gainera, lekukoa jaso dute datorren urtean Euskal Eskola Publikoaren Jaia antolatuko duen Errenteriako eskolako guraso eta ikasleek Alkatearekin batera. Hiru dantza eskaini dira ere: Eguzki Dantza, Kaxarranka eta “Zapran gagoz” funki espektakulua. Handik kalejiran joan gara Plazara.

Bertan egon dira Hezkuntza saila (Hezkuntza eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea) eta Hizkuntza Politika saileko ordezkariak (Miren Dobaran sailburuordea); Bizkaiko Foru Aldundia (Lorea Bilbao Kultura eta Euskara diputatua horien artean), Neli Zaitegi Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea; EAJ, EH-Bildu eta Elkarrekin Podemos partiduetako ordezkariak; sindikatuak (STEILAS, CCOO, LAB eta ELA); HEIZE, Ikastolen Elkartea, ILP Eskola Inklusiboa, Kontseilua, AEK eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak, besteak beste.

Eguraldia lagun, aurreikusitako jarduera guztiak ospatu dira giro ederrean. Arratsaldeko 5etan euria hasi da baina jarduerak mantendu dira estalitako espazioei esker. Eredugarria izan da Lekeitioko herriaren harrera.

Goizeko 10etarako aparkaleku guztiak bete dira eta dispositibo berezia jarri da martxan Artadi urbanizazioan eta Santa Katalinan eta Kurtziagako bidean. Horietaz gain ikastetxeek antolatutako 40 autobus etorri dira. Aurreko egunean autokarabanarentzako aparkalekua bete zen ere.

Merezitako deskantsua hartu ondoren, 2019ko ekainaren 2an Errenterian “Makina bat taupada” lemapean ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaia prestatzen hasteko ordua izango da. Lekeitioko eskola publikoa lagun izango dute Errenteriakoek. Zapran gagoz!

*Gure sare sozialetan dituzue jai eguneko argazkiak:
-Facebook: Euskal Eskola Publikoaren Jaia
-Twitter: EEPJaia

Posted in Balorazioa | Comments Off on Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaiaren balorazioa