Federatutako 500 IGE baino gehiagorekin, Euskal Eskola Publikoaren baitan ordezkaritza handiena duen erakundea da EHIGE. Baikara, BIGE, Denon Eskola, Gipuzkoako Eskola Txikiak eta Ikas-bi federazioek osatzen dute.

Euskal hezkuntza sistemaren oinarrizko ardatz egituratzaile izango den eskola publiko euskalduna, kalitatezkoa, inklusiboa, ekitatiboa, demokratikoa, laikoa, berritzailea eta solidarioa defendatzen du EHIGEk.

 

Batzar Nagusia EHIGEren erabaki eta ordezkapen organu gorena da. Bere federazioek osatzen dute eta urtean behin biltzen da. Zuzendaritza-batzordea da EHIGEren gobernu-organoa, eta pertsona hauek osatzen dute:

Zuzendaritza-batzordearen osaketa (2020-01-15ko Asanbladan onartua)

Presidentea: Arkaitz Aburto (BIGE)
Presidenteordea: Ainhoa Bereziartua Uranga (Eskola Txikiak)
Idazkaria: Josu Tamayo Zamorano (Ikas-bi)
Diruzaina: Imanol Andetxaga Bengoa (Baikara)
Bokalak: Susana Aribayos Gutiérrez (BIGE), Mathi Gros (BIGE), Daniel González (Baikara)

 

Erakunde hauetan parte hartzen dugu