2020ko Euskal Eskola Publikoaren kartelak, prest!

Argitaratuta: 2019/11/27 10:14:28
Kategoriak: EEPJ Rss feed

2020ko Euskal Eskola Publikoaren kartelak, prest!

Dagoeneko prest ditugu 2020ko ekainaren 7an Bastidan ospatuko den 29. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren kartelak. A3 tamainako kartelak BIGE, Baikara eta Denon Eskola federazioetara heldu dira eta gutxi barru zuen eskola eta institutuetara helduko dira.

Jarri itzazue kartelak zuen eskoletan ondo ikusten den leku batean, jende guztiak jakin dezan zein den aurtengo hitzordua. Hemen daukazue kartela PDF formatuan deskargatzeko aukera.

Hazitik gora” da Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaiaren leloa. Beronen bidez Arabako Errioxako ikastetxe publikoak balorean ipini nahi ditugu, bizitzen ari diren transformazio prozesuak aitortuz eta gizarteratuz.

Imajinari dagokionez, ernamuintzen ari den hazi irudikatzen du kolore desberdinekin, Arabako Errioxako eskola publikoak bizi duen eraldaketa prozesua islatuz. Humanos Unidos-eko Miguel Angel Herrera da autorea, eskola publikoko aita hain zuzen ere.