2022ko Euskal Eskola Publikoaren kartelak, prest!

Argitaratuta: 2022/05/09 16:19:57
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed

2022ko Euskal Eskola Publikoaren kartelak, prest!

Dagoeneko prest ditugu 2022ko ekainaren 5ean Bastidan ospatuko den 29. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren kartelak. A3 tamainako kartelak heldu dira eta heltzear dira zuen eskola eta institutuetara.

Jarri itzazue kartelak zuen eskoletan ondo ikusten den leku batean, jende guztiak jakin dezan zein den aurtengo hitzordua. Hemen daukazue kartela PDF formatuan deskargatzeko aukera.

Hazitik gora” da Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaiaren leloa. Beronen bidez Arabako Errioxako ikastetxe publikoak balorean ipini nahi ditugu, bizitzen ari diren transformazio prozesuak aitortuz eta gizarteratuz.

Imajinari dagokionez, ernamuintzen ari den hazi irudikatzen du kolore desberdinekin, Arabako Errioxako eskola publikoak bizi duen eraldaketa prozesua islatuz. Humanos Unidos-eko Miguel Angel Herrera da autorea, eskola publikoko aita hain zuzen ere.