Autokarabana eta campersentzako aparkalekua Euskal Eskola Publikoaren Jaian

Argitaratuta: 2019/05/29 09:27:02
Kategoriak: EEPJ Rss feed

Autokarabana eta campersentzako aparkalekua Euskal Eskola Publikoaren Jaian

Igandean, ekainaren 2an, Errenterian ospatuko dugu Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaia, “Makina bat taupada” lelopean. Jaian autokaraba eta campersentzako aparkalekua egongo da hitzordua galdu nahi ez duten familia guztientzat. Dena den, kontuan izan behar da karabanek ezin izango dutela espazio hau erabili.

Aparkalekua Mendi Lore gunean egongo da, 43°18’28.1″N 1°53’47.1″W, eta egokituta egongo ez den arren, Jaian parte hartu ahal izateko leku aproposa izango da. Espazio hau ostiraletik erabili ahal izango da. Sorbeltz autokarabana erbiltzaileen euskal elkartearen webgunean ere kontsulta dezakezue informazioa.

Gogoratu ekainaren 1ean, larunbata, hainbat ekintza burutuko direla Errenterian, Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaiari harrera emateko. Gamon Zumardia gunean, familian jolasteko aukera izango da 16:00retatik aurrera. Gainera, Herriko plazatik Errenteriaren historia industriala ezagutzeko Sirena hotsen atzetik izeneko bisita gidatu bat egingo da 16:00retatik 17:30etara. Ezinbestekoa dela aldez aurretik hemen izena ematea.

19:00etan Nerabe taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da, 2016an Donostiako musika eszenatik zetozen hainbat musikari elkartuta sortutako taldea.