Bidali zure argazkia jaiaren materialarekin

Argitaratuta: 2020/02/20 13:43:22
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed

Bidali zure argazkia jaiaren materialarekin

Hazitik gora! argazki bilduma egin nahi dugu eta horretarako zuen argazkiak nahi ditugu. Atera ezazue argazki bat Euskal Eskola Publikoaren materialarekin, bidali eta sareetan konpartituko dugu. Atera argazkiak kalean, mendian, parkean, zuen txangoetan edota munduko azken txokoan, origilanak izan! Parte hartzen duzuenen artean gertuko landa eremuan asteburua pasatzeko zozketa egingo dugu.

Parte hartu nahi baduzu bidali zure argazkia jaia@ehige.eus helbidera hurrengo datuak adieraziz:

  • Mezuaren gaia: Hazitik gora! argazki lehiaketa
  • Izen-abizenak:
  • Telefono zenbakia:

Parte hartzeko azken eguna maiatzaren 29a izango da eta zozketaren irabazlea jaia ospatu ostean argitaratuko da. Argazkia bidaltzean gure sareetan publikatzeko baimena ematen diguzue. Ez galdu aukera!