Deskargatu 'Eskola publikoa kantari' kantu liburuxka

Argitaratuta: 2023/10/20 13:27:17
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed , Hasiera Rss feed

Deskargatu 'Eskola publikoa kantari' kantu liburuxka

Aurten Mungian ospatu dugu Euskal Eskola Publikoaren 30. Jaia, Mungialdeko ikastetxe publikoekin lankidetzan. Urtean zehar egindako ekimenen artean, ‘Eskola publikoa kantari’ izeneko kantu liburuxka argitaratzea izan da, Kutxabank eta Bilboko Konpartsekin batera.

Orotara 500 bat liburuxka egin genituen eta orain Mungialdeko ikastetxeetako musika departamentuetara bidali ditugu.

Zuek ere Eskola publikoa kantari liburuxkaz gozatzeko aukera duzue lotura honen bidez PDF formatuan deskargatuz.

Jagon eskola publikoa!