Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren argazkiak

Argitaratuta: 2023/06/23 11:39:37
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed , Hasiera Rss feed

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren argazkiak

Mungian pasatutako egun ederra gogoratu nahi duzu? Aurten ez duzu aukerarik izan Euskal Eskola Publikoaren Jaira hurbiltzeko baina bertan izan genuen giro ederra kuxkuxeatu nahi duzu? Ba hemen duzu aukera.

Ekainaren 4ean hiru gunetan egindako jardueren argazki-bilduma osatu dugu, Legarda eskolan ospatutako hasiera-ekitalditik hasi eta eskolako patioan egin zen azken kontzertura arte. Kirola, antzerkia, kontzertuak, tailerrak, bazkaria, bertsoak, ikuskizunak, aldarrikapenak, jolasak…denetarik izan dugu aurten ere.

Apuntatu jada agendan datorren urteko hitzordua: Ordizian ospatuko dugu Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia 2024ko ekainaren 2an.

Ikusi argazkiak hemen.