Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren balorazioa

Argitaratuta: 2019/06/02 18:17:27
Kategoriak: EEPJ Rss feed

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren balorazioa

Aurreikuspenak bete ditu gaur Errenterian "Makina bat taupada” lelopean ospatu den Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaiak. Milaka pertsona hurbildu dira Jaira garraio publikoan, ikastetxeek antolatutako autobusetan eta garraio pribatuan. Egitarau osoa bete da inolako inzidentziarik gabe eta janari guztia amaitu da (Zaporeak proiektuarentzat izango dira irabazi guztiak).

Irekiera ofizialarekin eman diogu hasiera Jaiari. Hasteko, “Makina bat taupada” abestia abestu dute Arkaitz Miner, Irenka Mendive eta Yon Figeroak. Ondoren, Maialen Oliveri Koldo Mitxelena eskolako amak egin die agurra ekitaldira etorri diren gonbidatuei. Hitza hartu dute Ana Puente EHIGEko presidenteak, Julen Mendoza jarduneko Alkateak eta Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak. Ekitaldiari amaiera polita eman diote Garazi Pascual kable dantzariak eta Zaria Koru Eskolak.

Ekitaldian bertan Jaiaren lekukoa jaso dute Bastidako eskolako kideek, izan ere han ospatuko da datorren urteko Euskal Eskola Publikoaren Jaia.

Gonbidatuen artean egon dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaz gain bi sailburuordeak, Olatz Garamendi eta Maite Alonso, eta Nafarroako Hezkuntza Kontseiluko presidentea den Aitor Etxarte. EAJ, EH-Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE partiduetako kideak ere bertan egon dira, baita LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuko ordezkariak eta HEIZE, NIZE, Kontseilua, AEK, Eskola Inklusiboa eta Ikastolen Elkarteko ordezkariak ere.

Eskerrak eman nahi dizkiegu gaur Errenteriara etorri diren lagun guztiei eta bereziki egun osoan lanean aritu diren boluntarioei, eta nola ez, urte luzea antolaketan aritu diren Koldokide guraso elkarteko kideei. Datorren urtean denok Bastidara!