Euskal Eskola Publikoaren jaiko kontzertuak

Argitaratuta: 2023/05/25 15:34:48
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed , Hasiera Rss feed

Euskal Eskola Publikoaren jaiko kontzertuak

Kontzertuak izango ditugu aurten ere jai egunean eta bezperan.

Ekainaren 3ko kontzertuak

Bi kontzertu izango ditugu larunbatean ikastetxe publikoetako gunearen kirol-pistan:

  • Arratsaldeko 18,30etan TOC taldearen kontzertua izango dugu. Mungiarrak dira TOC taldekoak: Mikel Bilbao bateria, Aitor Etxebarria gitarra, Ander Goitia baxua, eta Xabier Bilbao ahotsa.
  • Arratsaldeko 20etan Trikizioren txanda izango da. 199an sortu zen Gipuzkoan trikitilari talde hau. Bost kide ditu egun: Olatz Aiartzaguena (trikitixa eta ahotsa), Amaia Zabala (ahotsa eta panderoa),  Imanol Jareño (baxua eta ahotsa), Unai Martínez (gitarra) eta  Iker Hernandez (bateria).

Ekainaren 4ko kontzertuak

Jai-egunean ere kontzertuak izango ditugu gune berdinean:

  • 15,15etan Kilimak taldearen txanda izango da. Gipuzkoarrak dira hauek ere, ·”Euskal Herriko runba” egiteagatik ezagunak. Sei kide ditu: Agustin Garmendia, Ione Zozaya, Ihintza Zozaya, Ander Larrañaga, Antxon Mirena eta Oskitz Gorrotxategi.
  • 16,30etan STR talde bizkaitarraren txanda izango da, aurtengo bideokliparen egileena, hain zuzen ere. Iker Villak (ahotsa), Danae Riañok (ahotsa eta baxua), Xabier Bengoak (gitarra), Lander Campox (bateria eta programazioa) eta Oihan Morenok (sintezidadoreak eta programazioak) osatzen dute.

Matxin plazan ere kontzertua izango dugu, Mungialdeako Asago folk taldearena.