Euskal Eskola Publikoaren Jaira joateko autobusak antolatzeko laguntza
Argitaratuta:
2022/05/02 17:52:28
Kategoriak:
Euskal Eskola Publikoaren Jaia
![Euskal Eskola Publikoaren Jaira joateko autobusak antolatzeko laguntza](/modules/prestablog/views/img/grid-for-1-7/up-img/admincrop_272.jpg?b83d857a082a3037905ca18a5725e48b)
Bastidan ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaira joatera animatzen zaituztegu! Hori dela eta, EHIGEk Bastidara joateko 100 euroko laguntza emango dizue zuek antolatutako edo kontratatutako autobus bakoitzagatik. Zuen familiei bidaltzeko gutun bat prestatu dugu, lagungarria izan daitekeelakoan.
Zuen federazioarekin harremanetan jarri eskaera egiteko.