Ezagutu Eroski Fundazioaren 'Hazteko Energia' hezkuntza-programa
Argitaratuta:
2022/05/16 17:45:36
Kategoriak:
EEPJ

Aurten ere Eroski Fundazioak Euskal Eskola Publikoaren Jaia antolatzen lagunduko digu. Ekarpen ekonomikoa egiteaz gain, tailerrak izango ditugu Jai-egunean, eta eurak antolatutako Hazteko Energia hezkuntza-programa ezagutarazi nahi dizuegu ere.
Programaren helburua haur eta lehen hezkuntzako ikasleen artean elikadura osasungarria eta kontsumo arduratsua sustatzeko hezkuntza-baliabideak parte-hartzaileen eskura jartzea da. Besteak beste, elikagaien jatorria, elikagai eta mantenugai taldeak, tokiko eta sasoiko produktua zer den, nutrizio-etiketatzea, iraunkortasuna eta ohitura osasungarriak lantzen dira.
Hemen daukazue informazio guztia eskuragarri. Behar dituzun hezkuntza-etapa guztietan eman dezakezu izena!
Ez galdu aukera! Eman izena eta ekainaren 5ean parte hartu Jaiko Eroski gunean!
Hazitik gora!