Ezagutu Eroski Fundazioaren 'Hazteko Energia' hezkuntza-programa

Argitaratuta: 2023/05/19 12:31:09
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed

Ezagutu Eroski Fundazioaren 'Hazteko Energia' hezkuntza-programa

Aurten ere Eroski Fundazioak Euskal Eskola Publikoaren Jaia antolatzen lagunduko digu eta Mungian egongo da ekainaren 4an.  Ekarpen ekonomikoa egiteaz gain, tailerrak izango ditugu Jai-egunean, eta eurak antolatutako Hazteko Energia hezkuntza-programa ezagutarazi nahi dizuegu ere.

Programaren helburua haur eta lehen hezkuntzako ikasleen artean elikadura osasungarria eta kontsumo arduratsua sustatzeko hezkuntza-baliabideak parte-hartzaileen eskura jartzea da. Besteak beste, elikagaien jatorria, elikagai eta mantenugai taldeak, tokiko eta sasoiko produktua zer den, nutrizio-etiketatzea, iraunkortasuna eta ohitura osasungarriak lantzen dira.

Hemen daukazue informazio guztia eskuragarri. Behar dituzun hezkuntza-etapa guztietan eman dezakezu izena!

Ez galdu aukera! Eman izena eta ekainaren 4an parte hartu Jaiko Eroski gunean!

Jagon!