Garraio eta aparkalekuak

Argitaratuta: 2023/05/26 14:00:28
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed , Hasiera Rss feed

Garraio eta aparkalekuak

Urtero bezala, Euskal Eskola Publikoaren Jaira garraio publikoan joatea gomendatzen dizuegu. Hala ere, ibilgailu pribatuentzako aparkalekuak ere izango ditugu.

  • Bizkaibusek zerbitzua indartuko du Bilbotik. Hemen ikus ditzakezue ordutegiak.
  • IGEek antolatutako autobusek Simplyko aparkalekuan utzi eta jasoko zaituztete.
  • Turismoek Pradon aparkatu ahal izango dute.
  • Autokarabanek Ferialen aparkatu ahal izango dute. Eremu hori autokarabanentzat bakarrik da, ez furgoneta kamperizatuentzat.

Aparkalekuetako boluntarioek uneoro lagunduko dizuete.

Bizkaibusen errefortsua ikusi

Aparkalekuak ikusi