Goierriko Hedabideak Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiaren laguntzaile izango dira

Argitaratuta: 2024/03/11 17:45:26
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed , Hasiera Rss feed

Goierriko Hedabideak Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiaren laguntzaile izango dira

Ekainaren 2an egingo da Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia Publikoa aI do lemapean eta Goierriko Hedabideak laguntzaile izango dira. Horretarako hitzarmena sinatu dute Kerman Garralda Zubimendi Goierriko Hedabideetako zuzendariak eta Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak.

Goierriko Hedabideek (GOIERRIKO HITZA, Goiberri, Otamotz…) euren burua EHIGEri aurkeztu zioten 31. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren laguntzaileetako bat izateko, festa aurten Goierrin egingo dela baliatuta. Hitzarmen honi esker komunikabide taldeak bere kanalak eta ezagutzak antolatzaileen esku jarri ditu mezuei ahalik eta zabalpen handiena emateko.

Besteak beste, GOIERRIKO HITZAk gehigarri berezia argitaratuko du maiatzaren 30ean, festaren bezperan. Trukean, EHIGEk informazioa eta hitzakideen artean zozketatzeko materiala emango dio.