"Gora kasete!" Arabako Errioxako eskoletan

Argitaratuta: 2020/12/09 10:57:47
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed

"Gora kasete!" Arabako Errioxako eskoletan

Euskal Eskola Publikoaren Jaia egun bateko ekintza baino askoz gehiago da. Dakizuenez, urtean zehar hainbat ekintza burutzen ditugu eta abenduan Gora Kasete emanaldia izango dugu Lantziego Ikastolan eta Victor Tapia eta Eltziegoko eskola publikoetan, Eidabe Ekimen Kulturalaren eskutik. 

Ikuskizunak eskolako umeentzat zuzenduta egongo dira eta osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak hartuta egingo dira. 

Baina… zer da Gora kasete?

Gora Kasete 6-12 urte bitarteko umeei zuzendutako ikuskizuna da, antzerkia eta dantza uztartzen dituena. 

Sinopsia: Izeko Margaritaren urtebetetzea ospatu behar dugu. Margarita gure izeko martxosoena da eta bere neurrira dagoen opari polit bat egin nahi diogu: bere bizitzako abestiekin grabatutako KASETE bat; gure maitasun osoz egindako opariak, erositakoak baino bereziagoak baitira. Baina zer da kasete bat? eta zeintzuk dira bere bizitzako abestiak? zelan grabatuko ditugu? nondik lortuko ditugu kaseteak? Bakoitzak bere abestia grabatu nahi izango du eta azkenean kolore eta estilo ezberdinetako abestien KASETEa geratuko zaigu eta ospakizun festa ederra egingo dugu.

Abenduak 10: Eltziego Eskolan eta Victor Tapia Eskolan

Abenduak 16: Lantziego Ikastolan

Gora Kasete!