“Gure Platera Gure Aukera” gunea Euskal Eskola Publikoaren jaian

Argitaratuta: 2023/05/30 10:57:12
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed , Hasiera Rss feed

“Gure Platera Gure Aukera” gunea Euskal Eskola Publikoaren jaian

Aurten, aurrenekoz, gune propioa izango du “Gure Platera Gure Aukera” (GPGA) ekimenak Euskal Eskola Publikoaren Jaian. Jarduerak gure elikadurak dituen ondorio lokalak eta globalak ikusarazteko izango dira. Arreta berezia jarriko dugu arrantzaren sektorean.

Ekainaren 3an, larunbata, Bizilur eta Ondarroa 12 Mila erakundeak egindako “Itsasoiko” izeneko artisau-arrantzari buruzko dokumentala eskainiko da Udaletxeko arkupeetako gelan (Matxin plaza). Ondoren, eztabaida interesgarri bat egongo da Senegaldik etorritako eta bertako arrantzaleen artean.

Ekainaren 4ean, igandea, bi jarduera izango dira espazio berean: goizeko 11,30etan “Karmelo eta itsasoa” izeneko antzezlana eskainiko dute Katiuska eta Katiluk; ondoren, 13,30etan “Elikadura Burujabetza Arrantzan” ginkana izango da, 4 urtetik 12rakoentzat.

Jarduerak borobiltzeko, eskola-jantokiak eta elikadura-burujabetzari buruzko erakusketa izango da ikusgai bi egunetan, Laukariz Eskola, Bidezko ElikaduraButroi Bizirik Trantsizioan (BBT) eta Uribe Butroeko sarearen eskutik.