Haurrentzako jarduerak Euskal Eskola Publikoaren jaian

Argitaratuta: 2023/05/29 16:32:29
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed , Hasiera Rss feed

Haurrentzako jarduerak Euskal Eskola Publikoaren jaian

Etxeko txikienek ez dute aspertzeko denborarik izango Mungian, eurentzako hainbat jarduera prestatu bait ditugu:

  • Ikastetxe publikoen gunean “Urteak bete, abenturak bizi” antzezlana eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek eguerdiko 12etan; ondoren, 13,30etan “Goazen!” izango dugu gune berdinean. Gainera, puzgarriak izango dira egun osoan zehar.
  • Torrebillela parkean bi antzezlan eskainiko dira: “Tik Tak txukun” 11etan eta 12,30etan, eta Antxo ta Pantxaren “Gurekin konektatu” 16,30etan. Gune honetan PAI taldearen jolas kooperatiboak egongo dira egun osoan zehar, eta baita puzgarri handi bat ere.
  • Matxin plazan ere izango dute zer eginik. Perkusio tailerra eta euskal mitologiari buruzko jolasak eskainiko dira egon osoan zehar, eta “Gora bihotzak” antzerki musikala arratsaldeko 15,00etan. Gune honetan, “Gure platera gure aukera” espazioan izango da zer eginik: 11etan antzerkia eta 13,00etan ginkana izango dira, bisak eskola-jantokiak eta elikadura burujabetzaren gaiaren baitan.

Ikusi hemen egitarau osoa