Irailak 5: “Gure eskolak eraldatzen” lan saioa Carlos Magrorekin

Argitaratuta: 2019/09/03 10:55:06
Kategoriak: EEPJ Rss feed

Irailak 5: “Gure eskolak eraldatzen” lan saioa Carlos Magrorekin

Ostegun honetan, irailak 5ean, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren aurretiko jarduerekin hasiko gara Carlos Magro hezkuntza eraldaketan adituak eskainiko duen “Gure eskolak eraldatzen” lan saioarekin. Saioa Mañuetan izango da 9:30etatik 14:30etara, erabilera anitzeko gelan, eta hezitzaileei eta familiei zuzenduta egongo da.

Irekitze-hitzaldi batekin hasiko da saioa, ondoren lan talde mistoak egingo dira eta amaitzeko egunean zehar lortutako ondorioak partekatuko dira.

Carlos Magro Hezkuntza Irekia Elkartearen Presidenteordea da, baita aholkularia ete. Ikastetxeak hezkuntzaren aldaketaren erdigunean daudela uste du Magrok. Ez dira goitik datozen dekretuak eta legeak hezkuntza aldatzen dutenak, ezta bakarrik lan egiten duten profesionalen lana ere ez. Hezkuntza eraldatzeko eta guztiontzako sistema inklusibo bat lortzeko, ezinbestekoa da ikastetxeak eraldatzeko konpromezua duen hezkuntza komunitatea.