Maiatzak 11-12: Aneguria, DJ Txurru eta Burguete

Argitaratuta: 2019/05/06 09:28:15
Kategoriak: EEPJ Rss feed

Maiatzak 11-12: Aneguria, DJ Txurru eta Burguete

Asteburu honetan Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren aurkezpen kontzertu bira egingo dugu Hendaia, Kanpezu, Bilbo eta Donostian!

Maiatzaren 11an, larunbatean, DJ Txurruk eta Burguetek musika pintxatuko dute suhiltzaile kamioi baten gainean 16:00retan Hendaiako hondartzan eta 19:00etan Donostian, Koldo Mitxelena ondoan.

Igandean, maiatzaren 12an, Aneguriak abestu eta musika pintxatuko du suhiltzaile kamioi baten gainean Kanpezuko plazan 12:00etan eta Bilboko Pio Baroja plazan 17:00etan. Animatu zaitezte!

Hona hemen kontzertuen kartelak:

DJ Txurru eta Burguete Hendaian

DJ Txurru eta Burguete Donostian

Aneguria Kanpezun

Aneguria Bilbon