“Makina Bat Taupada” hezkuntza baliabideak

Argitaratuta: 2019/05/06 13:46:58
Kategoriak: EEPJ Rss feed

“Makina Bat Taupada” hezkuntza baliabideak

Ekainaren 2an ospatuko dugu Euskal Eskola Publikoaren Jaia eta Errenteria eta herriaren izaerari hain lotuta dauden logoa eta leloa ezagutzera emateko material batzuk prestatu ditugu, ikastetxeetan lantzeko, nahi izanez gero.

Haur eta Lehen Hezkuntza

HH eta LHko ikasleei zuzendutako ipuintxo bat prestatu dugu. “Taupa, taupa, taupa. Lantegien taupadak. Ke grisak estaltzen zuen Errenteria garai haietan. Lantegien herria zen, langileen bizitokia...” Istoria nola jarraitzen duen jakin nahi baduzu, sakatu hemen.

Lehen Hezkuntzako azken zikloa eta DBH

LHko azken zikloko eta DBHko ikaslentzat Udalak prestatutako Errenteriako industrializazioari buruzko unitate didaktikoaren linka duzue hemen:

http://ondarea.errenteria.eus/euskara/unitate-didaktikoak/orain-gu

DBH eta Batxilergoa

DBH eta Batxilergoko ikasleentzat, ikasturte honetan egin dugun topaketa baten emaitza gisa sortutako bideo labur bat proposatu nahi dizuegu, eskola publikoari buruzko gogoetak biltzen dituena. Bideo honetan laburbildu ditugu egun hartan ateratako ondorioak, eta zuekin nahiz zuen ikas komunitatearekin partekatu nahi dugu emaitza.

Izan ere, abenduaren 1ean Oarsoaldeako ikastetxe publikoetako hainbat ikasle ohi, irakasle eta guraso bildu ginen, eskola publikoak herrian izandako bilakaerari buruz hitz egin eta haren etorkizunaren gaineko gogoeta egiteko.

Marrazki erakusketa

Horretaz gain, marrazki erakusketa bat antolatu dugu ekainaren 2rako, eta ikastetxe guztietako ikasleek egindako marrazkiez osatu nahi dugu erakusketa hori. Ikasleek marrazkiak emailez bidaltzeko aukera izango dute, edo egunean bertan ekarri ahal izango dituzte.

Parte hartzera animatzen zaituztegu, zuen ekarpenekin jaialdia kolorez jantziko dugu-eta. Marrazkietan, ikasleek eskola publikoa nola irudikatzen duten islatzea gustatuko litzaiguke. Egindako marrazkiak egunean bertan ekar ditzakezue, edo makinabattaupada@gmail.com helbidera bidali, e-mailaren gaian “Marrazkiak” jarrita. Marrazkian ikaslearen izena (abizenik gabe), eskolaren izena eta herria jarri, mesedez.