Piztu EmakumeON energia Oiongo Ramiro de Maeztu eskolan

Argitaratuta: 2022/05/16 15:24:57
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed

Piztu EmakumeON energia Oiongo Ramiro de Maeztu eskolan

Euskal Eskola Publikoaren Jaia egun bateko ekintza baino askoz gehiago da. Dakizuenez, urtean zehar hainbat ekintza burutzen ditugu eta maitzaren 20an "Piztu EmakumeON energia" antzezlana Oiongo Ramiro de Maeztu eskola publikoan, Eidabe Ekimen Kulturalakren eskutik eta EDP Fundazioak lagunduta. 

Baina… zer da Piztu EmakumeON energia?

Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz denontzat aukera berdinak bermatzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbideratuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz?

Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan bi antzezleek dena buruz gora jarriko dute eta emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu. Marie Curie ardatz eta gidari izanik, emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu egingo ditugu ere. Eta bidaia honen ondoren, guztion barnean ideia berriak piztuz, makina horrek barnean gordetzen duen sekretuaz jabetuko gara beharbada...

Gidoia eta Zuzendaritza: Imanol Ituiño

Antzezleak: Tania Fornieles eta Nahikari Rodriguez

Ilustrazioa: Marta Dominguez

Diseinu aholkularia: BLK Komunikazioa

Abestiak:

• Ez da berriz gertatuko

Musika: Mikel Inun

Hitzak: Eli Carrascosa

• Piztu

Musika: Mikel Inun

Hitzak: Bihotz Gorospe

Argazkiak: ilara

Jantziak: La Rueca, Eidabe

Eszenografia: Maria Casanueva

Ekoizpena: Eidabe