“Publikotasuna zergatik, zertarako? Euskal Eskola Publikoa ahalduntzeko estrategiak” hitzaldia egingo dugu apirilaren 18an

Argitaratuta: 2024/04/10 10:04:37
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed , Hasiera Rss feed

“Publikotasuna zergatik, zertarako? Euskal Eskola Publikoa ahalduntzeko estrategiak” hitzaldia egingo dugu apirilaren 18an

Hiru ardatzen baitan ari gara antolatzen ekainaren 2an Ordizian ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia: publikotasuna, euskara eta aniztasuna eta inklusioa.

Ardatz hauetan oinarrituta, hiru hitzaldi/mahai-inguru egingo ditugu ikasturtean zehar. Paula Kasares, Iñaki Arruti eta Ordiziako eskola publikoko komunitateak parte hartu zuten pasa den martxoan, euskara hizpide izan zuen “Mundu bat euskaraz: Familian, eskolan eta herrian euskalduntzeko estrategiak” mahai-inguruan.

Publikotasuna izango da bigarren jardueraren ardatza. Hala, “Publikotasuna zergatik, zertarako? Euskal Eskola Publikoa ahalduntzeko estrategiak” hitzaldia egingo dugu apirilaren 18an Xabier Mendizabalen eskutik arratsaldeko 18,00etan Ordiziako Barrena kultur etxean.

Bizi dugun hezkuntzaren pribatizazioaren blindajearen testuinguruan, Mendizabalek honaino nola iritsi garen aztertuko du eta Euskal Eskola Publikoaren etorkizunari buruzko hausnarketa estrategikoa egingo du.

Deskargatu kartela PDF formatuan.