Sasoiko eta bertako elikagaiei buruzko antzezlana Bakioko eskolan

Argitaratuta: 2023/05/30 10:40:29
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed , Hasiera Rss feed

Sasoiko eta bertako elikagaiei buruzko antzezlana Bakioko eskolan

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren jarduerak ez dira mugatzen egun bakarrera, ikasturtean zehar euskarazko jarduerak egiten ditugu Jaiaren antolakuntzan parte hartzen duten ikastetxeetan.

Hala, “Eneko ta Ixabel. Bertako elikagaien bila” antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute Bakioko Urkitza eskolan maiatzaren 31ean, urtero Jaiaren babesle den Hazi-ren eskutik.

Antzezlan honekin gure elikagaiak eta haien jatorria ezagutu eta sasoian sasoikoa eta bertakoa jatearen garrantzia ikasiko dute ikasleek.