Ugandara Euskal Eskola Publikoaren Jaian lortutako 3.450 euro

Argitaratuta: 2022/07/13 16:41:36
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed , Hasiera Rss feed

Ugandara Euskal Eskola Publikoaren Jaian lortutako 3.450 euro

EHIGEk Euskal Eskola Publikoaren Jaiko bazkari zerbitzuarekin lortutako 3.450 euroak eman dizkio Mukwano Lagun Fundazioari.

Joan den ekainaren 5ean Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatu genuen Bastidan. Hazi Fundazioren eta Eskola Publikoaren Jaiaren arteko lankidetzari esker, Dolare gunean janari zerbitzua eskaini genuen. Guztira Eusko Label zigiludun 1500 hanburgesa eta 150 barazki anoa saldu ziren.

Maiatzaren 14an Laguardiako Víctor Tapia eskola publikoak lasterketa solidario bat antolatu zuen Mukwano lagun fundazioa laguntzeko xedez. Helburua egoera txarrean dauden haurren oinarrizko beharrak babestea da, eta, horrela, Bujangaliko familiei eta haurrei laguntzea.