EHIGE

ehigeLOGO-ONATX

 

 

BIGE, Baikara, Denon Eskola, IkasBi eta Eskola Txikiak federazioek osatzen dute EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea. Euskal Eskola Publikoaren baitan ordezkaritza handiena duen elkartea da, EAEko elkarteen %90 baino gehiago barne hartzen baitu. Ohartuta dago giza eta pedagogia kalitateko Euskal Hezkuntza Publikoaren aldeko lana koordinatu beharra dagoela, partaide guztien borondateekin bat eginda, elkarrenganako begirunean eta askatasunean oinarriturik. Honako lan egiteko moldea dauka: ahalik eta akordio gehien lortzea, partaide guztien oniritziaz. Konfederazioa Euskal Herriko Berezko Sistema bat lortzearen aldeko da eta Euskarak Euskal Herri osoan ofiziala izan behar duelako ustean gaude.

Horretarako, euskal eskola euskaldun, aurrerakoi, askotariko, laiko, berritzaile, autonomiadun eta kudeaketa demokratikokoa proposatzen dugu, gurasoek hezkuntza prozesu osoan esku har dezaten eta, hezkuntza-erkidegoko gainerako kideek bezala, erabakitzeko ahalmena izan dezaten euren seme-alaben heziketari eragiten dioten gai guztiei buru.

Ordezkatzen dituen Elkarteen bidez, Euskal Eskola Publikoko gurasoen ekimenak jaso, defendatu eta hauen beharrei erantzutea da bere helburua. Hala, gure seme-alabek hezkuntza hobeagoa izango dute eta bitarteko hoberenak prestakuntza pertsonal eta profesional sendoa lortzeko.

Baikara    bige    logodenon    ikas-bi_parents    Eskola Txikiak