“Jagon eskola publikoa” izan da Euskal Eskola Publikoaren 30. Jaiaren leloa. Diseinu honekin, Euskal Eskola Publikoa babesten, batzen eta zaintzen duten familia, ikasle, irakasle eta abar irudikatu nahi izan ditut, diseinu garbi, alai eta koloretsu batekin.
Hainbat forma geometriko ikus ditzakezue pertsonen formak sintetizatuz, pertsona anitzak, Euskal Eskola Publikoa osatzen dutenak bezalakoak. Forma eta pertsona independenteak, baina sarean antolatuta harresi bat sortzen Euskal Eskola Publikoa babesteko.
Xabat Agirre izan da aurtengo irudiaren egilea, eskola publikoko ikasle ohia.