Martxan dago eskolen arteko Hazitik gora! sarea

Argitaratuta: 2020/02/18 10:37:08
Kategoriak: Euskal Eskola Publikoaren Jaia Rss feed

Martxan dago eskolen arteko Hazitik gora! sarea

Gero eta hurbilago dago Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaia eta Euskal Herria Hazitik gora! materialaz bete nahi dugu. Horretarako Bastidan ekainaren 7an ospatuko den jaiaren materiala salgai dago jaiaren webgunean eta baita eskolen arteko sarean ere.

25 eskolatan salduko da materiala. Saltzera animatu diren eskolek materiala saltzeko data aukeratu dute eta eskolan salmenta postu bat aurkituko duzue. Hurbildu eta ezagutu jaiaren materiala! Hauek dira saltzera animatu diren eskolak:

  • BIZKAIAN: Elorrioko Eskola, Zorrotzako Fray Juan Eskola, Bakioko Urkitza Eskola, Lekeitioko Eskola, Trapagako San Gabriel Eskola, Igorreko Inazio Zubizarreta Eskola, Etxebarriko Kukullaga Eskola, Gallartako Etorkizuna Ikastola, Santurtziko Las Viñas Eskola, Barakaldoko Ibaibe Herri Ikastetxea eta Bilboko Luis Briñas Eskola
  • GIPUZKOAN: Zaldibiako Lardizabal Eskola, Antzuolako Eskola, Ordiziako Urdaneta Eskola, Errenteriko Koldo Mitxelena Eskola, Bergarako San Martin Agirre Eskola, Lezoko Herri Eskola Getariako Herri Eskola eta Donostiko Ikasbide Ikastola
  • ARABAN: Laguardiako Victor Tapia Eskola, Bastida Eskola, Eltziegoko Eskola, Gasteizko Salburua Eskola, Aguraingo Lope de Larrea eta Lantziego Eskola

Zuen eskolan zein datan salduko den jakiteko jar zaitezte harremanetan zuen eskolako IGEarekin. Hazitik gora! Bidali zuen argazkiak salmenta postuetan jaia@ehige.eus helbidera eta konpartituko ditugu!

Mila esker parte hartzera animatu zareten guztiei. Santzeko gogoekin geratu bazarete lasai, datorren urteko jaian izango duzue aukera. 

Gogoratu online denda zabalik dagoela! Egin zuen eskerak www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus webgunean!