Sei ikastetxe publiko daude Arabako Errioxan: Bastidako herri ikastetxeaz gain, Eltziegoko eskola publikoa, Lantziego ikastola, Ramiro de Maeztu eskola (Oion), Victor Tapia eskola (Biasteri), Samaniego institutua (Biasteri). Guztira, 1.170 ikasle eskolaratzen dituzten ikasturte honetan.

Ikastetxe guztietako guraso eta irakasleen ordezkariak parte hartzen ari dira Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren antolaketan, izan ere gure helburuetako bat eskualdeko ikastetxe publikoen arteko harremana sendotzea baita, orain eta aurrerantzean elkarrekin lan egin ahal izateko.

Bastida EskolaBASTIDA ESKOLA
Gizakien duintasuna balorerik esanguratsuena da Bastida Eskolan. Hortaz, pertsona guztiak onartzen dituzte. Berdintasunezko harremanak suspertzen dira eta emakumezkoen eta gizonezkoen lorpenak agerian jartzen dira. Euskararen erabilera bultzatzen da Bastida Eskolan eta baita Euskal Kultura ezagutzea eta disfrutatzea ere. Azken fineaan eremu hurbilak eta unibertsalak garrantzitsuak dira. 

ELTZIEGO ESKOLA
Eskola, 1934. urteko maiatzaren 20an inauguratu zen. 1934. urtetik gaurarte, eraikuntzan birmoldaketa ezberdinak egin dira, baina hasierako egitura mantenduz. 2010. urtean zabalkuntza egin zen espazio berriak behar berrietara egokituz. Gaur egun, B ereduko herri ikastetxea da, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ematen dira eta inguruko bost udalerriko ikasleak hartzen ditu: Eltziego, Navaridas, Samaniego, Mainueta eta Eskuernaga. Eltziego da biztanle gehien dituen herria. Matrikulatuta dauden ikasle kopurua 130 eta 140 inguruan kokatzen da, eta inguruko erreferentzia da.

LANTZIEGO IKASTOLA
Lantziego Ikastola Arabar Errioxako D ereduko ikastetxe publiko bakarra da: publikoa, euskalduna eta eremu nekazalean kokatuta dagoena; horregatik euskarazko kalitatezko hezkuntza eskaini nahi du bere eragin-eremuko herrietan (Lantziego, Kripan, Bilar). Erantzukizuna, begirunea, ulermena, autonomia, esfortzua, integrazioa, konpromisoa, ilusioa, baterako hezkuntza, justizia eta elkartasuna oinarri dituen hezkuntza eman nahi du hezkuntza-garapenerako giro eroso eta atseginean. Berdinen arteko lan-metodologia pertsonalizatuaren alde egiten dute, gure artean gero eta ohikoagoa den dibertsitatea aintzat hartzen duen metodologiaren alde,alegia; herritar arduratsuak, trebeak eta konprometituak heztea helburu nagusi izanik, ingurumenarekiko jarrera positiboa eta zentzuzkoa ere sustatuz. 

RAMIRO DE MAEZTU HLHI – OION
Oiongo ikastetxe publikoa da Ramiro de Maeztu. Udalerriko eta inguruko beste herri batzuetako  haur guztientzako eskola: Moreda, Labraza, Barriobusto, Ekora, Assa, Laserna, Meano eta Lapoblación. 350 haur inguru hartzen ditu, 2 urtetik 12 urtera bitartean. Bi hizkuntza-eredu eskaintzen dira: B eta D, euskararen erabileraren normalizazioa bultzatzen dutenak. Hiru hizkuntzen tratamendu integratua proposatzen dute Ramiro de Maeztun: euskara, gaztelania eta ingelesa. Hezkuntza-proiektua honako printzipio hauetan oinarritzen da: errespetua, integrazioa, parte-hartzea, berdintasuna eta tolerantzia. Kalitatezko irakaskuntza sustatzen dute, oinarrizko gaitasunak ahalik eta gehien garatzen duten metodologia aktiboen bidez.

VICTOR TAPIA HLHI
Laguardia herriko harresi barnean, paraje ikusgarrian aurkitu dezakegu Victor Tapia HLHI Eskola, garai bateko gotorleku zena. Laguardian kokatuta badago ere, herri ezberdinetako ikasleak batzen ditu: Laguardia, Paganos, Leza, Lapuebla eta Bilarkoak hain zuzen ere. Guztira, 155 ikasle inguru. B eredua da nagusi, oraindik ere A eredua amaierako urteetan mantentzen bada ere. Ikastetxea, gizartea bezalaxe, aldatzen eta aurrera pausoak ematen doa euskararen normalkuntzaren alde. Elkarlanean diharduen ikastetxea da, non familia, irakasle eta ez-irakasleok, ikasle autonomo, arduratsu eta gizartean mugitzeko gai direnak heztea lortu nahi duguna. 

IES SAMANIEGO
IES Samaniego Arabako Errioxako institutu publiko bakarra da. Bertan DBH eta batxillergoa (zientza eta zientza eta giza eta gizarte zientziak) egiteko aukera dago, A eta B ereduetan.  Horretaz gain, A ereduan Erizaintzako zaintza osagarriak maila erdiko zikloa eta Lorezaintzako eta Loredendako Laguntzaileako oinarrizko lanbide heziketa ere egin daiteke, hau ere A ereduan.