Haur eta Lehen Hezkuntza

Serantes Eskola

Serantes H.L.H.I. D ereduko eskola publikoa da, kultura guztiak onartzen dituena, garapen jasangarria, hezkidetza, balore-hezkuntza eta hiritarren partaidetzarekin konpromezua duena.

Ikasle batek Serantes eskolan egin dezakeen ibilbidean, bi etapa eta maila ezberdinak zeharkatuko ditu. Ibilbide guzti horretan bere garapen integrala lortzea da ikastetxearen helburua. Eskolako jarduna Ikasle orok garatu beharreko ezaugarri horietara bideratuta dago.

Hauek dira Seranteseko ikaslearen irteera profilaren ezaugarriak: Euskaldun euskaltzalea, komunikatzaile eleanitza, bizikidetzaren sustatzailea, ingurumenarekiko errespetuarekin konprometitua, osasun oreka bilatzen duena, jakin-mina duena, autonomoa, kooperatiboa, kritikoa, ekintzailea eta sortzailea, eta baliabide teknologiko eta digitalen erabiltzaile eraginkor eta arduratsua egiten duena, besteak beste.

Emilia Zuza

Maestra. Emilia Zuza Brun H.L.H.I. Santurtziko Kabiezes auzoan dago kokatuta eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak biltzen ditu.

Haur Hezkuntzako praktika pedagogikoaren oinarriak jarduera-ekintzak, jolasa, behaketa eta esperimentazioa dira bai banaka baita taldeka ere. Lehen Hezkuntzan ere ikaskuntza-prozesuaren abiapuntua ikaslea da. Ikaskuntza aktiboa bultzatzen du, gaitasunen arabera planteatuta.

Irakaskuntza pertsonalizatua ematen da, ikasle bakoitzaren beharrak, interesak, mugak eta erritmoa aintzat hartuta. Ikastetxe plurala da, inor ez baitu kanpoan uzten jatorri, erlijio, ideologia edo maila ekonomikoarengatik, halaber ikasleak gai egin behar dituelako eskolak parte hartzen duen gizarte askotarikoan besteokin bizitzeko.

Las Viñas

Las Viñas H.L.H.I. Santurtziko erdigunean dago, Las Viñas izeneko auzoan hain zuzen ere. Eskolak D ereduko bi lerro ditu, eta bi eraikinetan banatuta dago: batean, Lehen Hezkuntzan, eskolak, zerbitzuak, liburutegia, jantokia, eta erabilera anitzeko klasea diru(gimnasioa, informatikako klasea, laguntza-gelak...); bestean, Haur Hezkuntza.

Eskolaren errealitatea oinarri, ikasle guztien garapen osoa eta orekatua helburu, eskola bizia, parte hartzaile eta integratzaile bat eratu nahi du, pertsona orekatuak, zoriontsuak eta konpetenteak lortzeko.

Las Viñas eskola inklusibo eta plurala da, aniztasunaren integratzailea, hezkidetza eta bizikidetza bultzatzen dituena, ekitatiboa, kalitatezkoa, aukera-berdintasunaren bermatzailea, euskalduna eta eleanitza, parte-hartzailea eta demokratikoa eta pertsonaren garapen integralean oinarritutakoa.

Itxasoko Ama

Santurtziko Mamariga auzoan kokatuta dagoen eskola publikoa da Itxasoko Ama H.L.H.I., non auzo giro sendoa aurki dezakegun eta Familien Elkartea eskolarekiko parte hartzea nahiko nabaria da.

Ikastetxe inklusiboa eta askotarikoa da, non euskara, bizikidetza positiboa eta balioen garapena hezkuntza-misioaren oinarri diren. Ikasle bakoitza izaki integraltzat hartzen duen ikuspegitik lan egiten da eskolan, bere garapena sustatuz dimentsio guztietan: intelektuala, emozionala, soziala eta kulturala.

Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa

Kantauri

Kantauri BHI Santurtziko erdialdean dago kokatuta, 40 urte baino gehiago daraman proiektu pedagogikoa du eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa eskaintzen ditu.

Euskararen irakaskuntzarekin eta euskal kulturaren hedapenarekin konprometitua dagoen ikastetxea da eta bertako ikasleen emaitza onenak eta euren abileziak garatzera zuzendurik dago. Berdintasunarekin, justiziarekin, ingurumenaren zaintzarekin, osasunarekin eta abarrekin konprometitutako pertsonak izatea ahalbidetuz.

Axular

Santurtzin dagoen D ereduko ikastetxea da Axular BHI. DBH eta Batxilergoko ikasketak eskaintzen ditu euskara ardatz izanik. DBHn, Kabiezesko eta Mamarigako auzokideak diren neska-mutilen erreferentzi zentroa da. Batxilergoan, aldiz, udalerri osoko ikasleak jasotzen ditu.

Bere ibilbideko ikastetxeekin (Itsasoko Ama eta Emilia Zuza) harreman estua du Axularrek, eskola eta institutaren arteko trantsizioa leuntzeko asmoarekin, antzeko erabaki curricular eta metodologikoak hartzen ditu ikastetxeak.

Ikastetxearen balioetan oinarrituta kalitaztekoa, aukera-berdintasunaren bermatzailea eta ikasleen ahalmenak eta gaitasunak garatzen dituen hezkuntza eskaintzen da. Ikasle guztien hezkuntza beharretara egokitutako neurriak antolatuz, ikasle bakoitzak bere gaitasunak ahalik eta gehien gara ditzan, inklusibitatearen printzipioa errespetatuz.

Lanbide Heziketa

Santurtzi LH da Santurtziko Lanbide Heziketako ikastetxe publiko bakarra. Oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak eskaintzen ditu, espezializazio ikastaroak eta beste ikasketa batzuez gain.

Haurreskolak

Santurtzin 0-2 bitarteko umeentzako bi haurreskola publiko daude, Emilia Zuza eta Mirabueno.