“Amama irrifarreen ondarea” antzezlana Urduñako Herri Eskolan

list In: Euskal Eskola Publikoaren Jaia

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren jarduerak ez dira mugatzen egun bakarrera, ikasturtean zehar euskarazko jarduerak egiten ditugu Jaiaren antolakuntzan parte hartzen duten ikastetxeetan. Izan ere, Jaiko helburuetako bat familientzako eta gazteentzako eremu euskaldunak bultzatzea da, baita guraso euskaldun-berriei euskaraz hitz egiteko aukera ematea ere. 

Euskara eta euskal kultura esparru guztietara heltzeko xedez, aurten Euskal Eskola Publikoaren aurretiko ekintza bat Urduñako Euskaraldiaren testuinguruan egingo dugu. Urduñako Udalarekin elkarlanean eta Eidabe Ekimen Kulturalak-en eskutik, Amama irrifarreen ondarea antzezkana eskainiko dugu Urduña Herri Eskolan maiatzaren 24an 12:00etan. 

Antzezlan bat baino gehiago da hau, gure amonek oparitzen diguten jakituriari, pazientziari eta maitasunari egindako omenaldia da, familia osoarentzako hitzordu paregabea. Ez galdu aukera!

Errotu!

Sunday Monday Tuesday Wednesday Thursday Friday Saturday January February March April May June July August September October November December