BERRIA eta EHIGE elkarlanean arituko dira, euskal eskola publikoaren alde
Ekainaren 7an Santurtzin egingo dugun 33. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren harira, elkarlana indartu dugu BERRIAk eta EHIGEk, hitzarmen bat sinatuta.
Ohiko den lez, BERRIA Euskal Eskola Publikoaren laguntzaile izango da. Trukean, publizitatea egingo du eta Berria gunea izango da Santurtzin. Gainera, Asier Kidam magoak aurrez aurreko magia egingo du.
Aurreko larunbatean festa eguna antolatu zuten Mamariga auzoan, eta BERRIAk Mantagorri tailerra eskaini zuen. Haurrek eskulanak egin zituzten.